Gizartea -

Hango Ezbeharrik handiena

800 baino gehiago dira Mediterraneoan igandean hildakoak, esan du NBEk

Bestalde, itsasontziaren kapitaina eta tripulazioaren kide bat atxilotu dute pertsonekin trafikatzea leporatuta, Angelino Alfano Italiako Barne ministroak jakinarazi duenez.

Etorkinak
Etorkinak
Beldurrak ihes egitera bultzatzen ditu libiarrak

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (UNHCR) zehaztu duenez, 800 baino gehiago dira aurreko igandean Libiako uretan hildakoak eta, horrela, Mediterraneoan inoiz izandako tragediarik larrienean bihurtu da.

Bizirik atera diren zenbait etorkinek UNHCRri azaldu diotenaren arabera, itsasontzia Tripolitik abiatu zen, larunbat goizean, 850 bat pertsonarekin, horien artean, 350 eritrear, eta Siria, Somalia, Sierra Leona, Mali, Senegal, Gambia, Boli Kosta eta Etiopia herrialdeetako herritarrak.

"Dakigun gauza bakarra da 28 lagun bizirik atera direla, Bangladeshko gazte bat tartean, Cataniako (Sicilia) ospitalera helikopteroz igandean eraman zutena, eta gainerako 27ak Cataniako portuan utzi zutela", astelehen gauean, esan du Adrian Edwards UNHCRko bozeramale batek.

"Eskuartean daukagun informazioaren eta jasotako testigantzen arabera, UNHCRk uste du 800 hildako baino gehiago izan direla, hori dela eta, Mediterraneoan inoiz izandako istripurik larriena litzateke", zehaztu du.

Portura heldu eta gero, bizirik atera direnak harrera zentro batera eraman dituzte autobusez, eta bertan artatu dituzte. "Etorkinak lur jota ziruditen, ahul, eta harrituta hainbeste pertsona zain zegoela ikusita. Laguntza psikosoziala beharko dute. Ura eta elikagaiak jasotzen ari dira", esan du Carlotta Sami UNHCReko Cataniako bozeramaleak.

Bi atxilotu

Asteburuan Mediterraneoan hondoratu zen itsasontziko kapitaina eta tripulatzaile bat atxilotu egin dituzte, gizaki-trafikoa egotzita, Angelino Alfano Italiako Barne ministroak baieztatu duenez.

Graziano Delrio Azpiegituretarako ministroak azaldu duenez, Giovani Salvi Cataniako fiskalburuak agindu ditu atxiloketak. "Heriotza-trafikatzaileen aurkako borrokak aurrera darrai; Estatuak ez die arnas emango", ohartarazi du, Il Corriere della Sera egunkariak publikatu duenez. Agintariek ikerketa abiatu dute, homizidioa egotzita.

Atzo bertan, Italiako Segurtasun Indarrek gizaki-trafikatzaile sare bat desegin zuten Sizilian. Antza denez, sare horrek 3.600 dolar (3.300 euro) kobratzen zizkien migratzaileei, Afrikako iparraldetik Mediterraneoa zeharkatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Zer gertatzen da munduan? Albisteak migrazioa NBE argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?