Gizartea -

Donostia

'Ayudas + Justas' plataformaren egoitza batean pintadak egin dituzte

Zehazki, Donostiako Euskadi plazan kokatuta dagoen egoitzako kristalean 'Stop xenofobia' idatzi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ayudas + Justas" plataformaren Donostiako egoitzaren kontrako pintadak egin dituzte larunbat goizaldean. Aipaturiko elkartea sinadurak biltzen ari da Diru Sarrerak Bermatzeko Errentara sarbidea izateko baldintzak aldatzea eskatzeko.

Zehazki, Gros auzoko Euskadi plazan kokatuta dagoen egoitzako kanpoaldeko kristalean "Stop xenofobia" idatzi dute.

Alex Saenz "Ayudas + Justas" plataformako bozeramaileak salatu duenez, eraso horrekin "aurrerabidea, berdintasuna eta justizia" helburu dituzten ekimenak "eragotzi" nahi dituzte. "Tristea da faxista txoriburu batzuek Euskadiko kaleak zikintzen eta aurrerabidea, berdintasuna eta justizia helburu dituzten ekimenak oztopatzen saiatzea", gaineratu du.

Bestalde, gertaturikoa Ertzaintzaren aurrean salatuko dutela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa