Gizartea -
Abiadura Handiko trena
AHTko akten sinadura bertan behera Zornotzan, gaizki-ulertu bat medio
Udalak Abiadura Handiko Trenaren arduradunei esan zien ez zegoela tokirik aktak sinatzeko, eta alkateak, EAJkoak, "agenda beteta" zuela.
Erredakzioa
Zornotzako Udaleko eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuko arduradunen arteko gaizki-ulertu baten ondorioz, bertan behera geratu dira desjabetze akten sinadura.
Udaleko bozeramaile batek azaldu duenez, Udalak AHTren arduradunei esan zien ez zegoela tokirik aktak sinatzeko, eta alkateak, EAJkoak, "agenda beteta" zuela.
Horregatik, Udalak bi administrazioen arteko "gaizki-ulertu" bati egotzi dio ekitaldia bertan behera geratu izanaren errua.
Gaur goizean, AHT Gelditu Elkarlaneko eta EH Bilduko kideek protesta egin dute udaletxearen parean, azpiegitura eraikitzeko proiektuaren kontra.
EH Bilduren ordezkariek proiektuaren kontrako jarrera berretsi dute, eta gogor salatu dute desjabetzeak zeinen azkar egiten ari diren, jabeek aurreko astean jaso baitzituzten abisuak.