Gizartea -

Ebola

Bertan behera utzi dute ebolari aurre egiteko protokoloa Nafarroan

Gaixo batek birusa izan zezakeelakoan, protokoloa indarrean jarri zuten ostiralean. Gaixoari egindako proba eta analisi guztiek negatibo eman dute, ordea, eta protokoloa bertan behera utzi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Ospitaleak bertan behera utzi du ebola birusari aurre egiteko protokoloa, susmopean zegoen gaixoari egindako proba eta analisi guztiek negatibo eman ostean. Espainiako Mikrobiologia Zentroak emaitza negatiboak baieztatu egin ditu.

Ostiral gaueko hamar eta erdietan aktibatu zuten protokoloa Ginea Konakrytik itzuli berria zen emakume batek birusa izan zezakeelakoan. Emakumeak sukarra altua zuen eta birusaren sintoma guztiak betetzen zituen.

Nafarroako Foru Gobernuak ohar batean berri eman duenez, Espainiako Mikrobiologia Zerbitzuak gaixoaren odol analisia aztertu du eta emaitza negatiboa berretsi du. Halaber, gaixoak malaria ez duela baieztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Ebola gaitza