Gizartea -
Amiantoa
Pertsona bat hil da amiantoak jota, seigarrena aurten EAEn
Hildakoa Eusebio Pabola da, amiantoaren aurkako borrokaren erreferenteetako bat.
Erredakzioa
Eusebio Pabola sindikalista historiko eta Asviamie amiantoaren biktimen elkartearen sortzailea hil egin da ostiral honetan, gai toxiko horrek jota. Aurten EAEn amiantoak jota hil den seigarren pertsona da.
Pabolak (72 urtekoa) Arrigorriagako Montero Kaefer enpresan egin zuen lan 28 urtez, eta CCOOko ordezkari sindikala izan zen bertan.
Asviamie elkarteak goratu egin du Pabolak biktimen alde egindako borroka, bai protesta publikoetan, bai "La plaza de la Musica" eta "Asbestos" dokumentaletan.
Amiantoaren erabileraren aurkako borrokaren erreferenteetako bat zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea