Gizartea -

Vatikanoa

Aita santuak muturreko erlijioa gaitzesteko eskatu die musulmanei

“Fundamentalismo izaerako terrorismoa” gaitzetsi eta “fundamentalismoak, gizakiak baztertu ez ezik -sarraski izugarriak eginez-, Jainkoa ere ukatzen du”, salatu du Bergogliok.

Aita Santua
Aita Santua
Aita Santua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak “indarkeria justifikatzea helburu duen edozein interpretazio fundamentalista eta muturrekoa” gaitzesteko eskatu die berriro “erlijoaren munduko buruzagiei, baita politikari eta intelektualei ere, bereziki musulmanei”.

“Fundamentalismo izaerako terrorismoa” gaitzetsi, eta “fundamentalismoak, gizakiak baztertu ez ezik -sarraski izugarriak eginez-, Jainkoa ere ukatzen du”, salatu du Bergogliok.

Aita santuak Vatikanoan egindako topaketa batzuetan egin ditu adierazpenok, Egoitza Santuan.

Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatua hizpide hartuta, “bestea ukatzen duen, lotura sakonak eta benetakoak suntsitzen dituen, gizartea banandu nahi duen eta heriotza eta indarkeria sorrarazten duen kultura” kritikatu du Frantziskok.

“Ukapen horrek, lagun hurkoa babestu beharreko anaiatzat ez hartzera garamatzan horrek, denoi eragiten digu, eta gure ortzi-mugatik kanpo uztera eramaten gaitu, etsai bihurtzera”, salatu du Erromako apezpikuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia berriak Atentatuak argazkiak Aita santua argazkiak Frantziskoren biografia Eliza Katolikoa