Gizartea -
CAF
112.000 euro gehiagoko kalte-ordaina, amiantoak jotako langile bati
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak handitu egin du CAF enpresak langileari familiari ordaindu beharreko kalte-ordaina.
Erredakzioa
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 112.000 eurotan handitu du CAF enpresak amiantoak jotako hildako langile baten familiari ordaindu beharreko kalte-ordaina. Zehazki, amiantoarekin kontaktuan egoteagatik kartzinoma eta pleura metastasiak pairatu zituen.
ASVIAMIE Amiantoaren Biktimen Elkarteak azaldu duenez, CAF enpresak helegitea jarri zuen aurretik, lan-gaixotasuna zela ukatuta. Ondoren, kalte-ordaina erdi murrizteko errekurtsoa ere jarri zuen, hildakoak erretzeko ohitura zuela argudiatuta.
Azkenik, baina, EAEko Justizia Auzitegiak neurri batean hartu du aintzat familiaren errekurtsoa, eta, ondorioz, 227.736 euroko kalte-ordainaren ordez 339.777,41 eurokoa ordaindu beharko du CAFek.