Gizartea -
Nafarroa
Euskararen Legearen erreformak lehen urratsa egin du Parlamentuan
Erreforma izapidetzea onartu du Ganberak, PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik, I-Ek eta Geroa Baik alde bozkatuta.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legearen erreforma izapidetzea onartu du ostegun honetan. PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik, I-Ek eta Geroa Baik bozkatu dute izapidetzearen alde. UPNk eta PPNk baino ez dute egin aurka.
PSNk, I-Ek eta Geroa Baik sustatu dute erreforma, eremu ez euskaldunetan hezkuntza euskaraz eskaini ahal izateko, betiere eskaria badago.
Gutxieneko eskari hori zenbatekoa den erabakitzea Nafarroako Gobernuaren esku uzten du testuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea