Gizartea -
Erregaia
'Fracking'aren eragina ikertzeko epea luzatu dute
Industria, Energia eta Turismo Ministerioa zundaketak egiteko baimena ematen asko atzeratu delako erabaki dute epea luzatzea.
Erredakzioa
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 2016ko ekainaren 19ra arte luzatu du 'fracking'aren inguruko ikerketak egiteko epea, eta horrek EAEn egiten ari diren probei eragingo die.
Espainiako Aldizkari Ofizialean jakinarazi dutenez, ikerketa egiteko epea ez zen enpresen erruagatik agortu, Administrazioaren atzerapenagatik baizik, proiektuek ingurumen azterketa behar ote zuten erabaki ez zuelako.
Haustura hidraulikoaren eragina ikertzeko, sei urteko epea eman zuen Gobernuak, 2006ko abendutik 2012ko urte bukaerara, eta Hidrokarburoen Euskal Erakundea, Cambria Europe Inc. eta Heyco Energy Holdings Limited enpresei eman zien azterketa horiek egiteko baimena.
Aldizkari ofizialean jasotakoaren arabera, enpresa horiek 2011ko azaroan eskatu zuten ingurumen izapideak hastea zundaketak egiteko baimena lortzeko.
Legeak hiru hilabeteko epea ematen dio Ministerioari ingurumen azterketa egin behar den erabakitzeko, eta, epea gainditu zuenez, ikerketak egiteko epea luzatzea erabaki dute.