Gizartea -

Museoak eta garraioa

'Bilbao Bizkaia Card', turistentzako txartel berria

Txartel berriaren bidez, garraiobideetan, museoetan eta turismoko beste baliabide batzuetan errazago sartu ahalko dira bisitariak. 30, 35 edo 40 euroko prezioa izango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Bilbao Bizkaia Card' izeneko txartel berriak hiriburuko eta lurralde historikoko garraiobideetan eta museoetan sartzea erraztuko die bertaratzen diren turistei.

Turismoko txartel berriak, ukitze gabeko teknologiarekin, 30 eta 40 euro arteko prezioa izango du, erabiltzen den egunen arabera.

Imanol Pradales Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak eta Esther Martinez PPren Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramaileak aurkeztu dute gaur Bilbao Bizkaia Card.

Txartel berriaren bidez, garraiobideetan, museoetan eta turismoko beste baliabide batzuetan errazago sartu ahalko dira bisitariak. 30, 35 edo 40 euroko prezioa izango du erabileraren arabera (24, 48 edo 72 ordu, hurrenez hurren, lehen aldiz erabiltzen den unetik aurrera zenbatuta).

Bisitariari jardueren eskaintza bateratua emango dio, prezio itxian, Bizkai errazago bisitatzeko. Txartelarekin batera turismoko gidaliburu bat ere emango da, sei hizkuntzatan; txartela erabiltzeko jarraibideak eta txartelean sartzen diren zerbitzuen eta parte hartzen duten establezimenduen gaineko informazioa dauzka gidaliburuak.

Gainera, Bilboko eta Bizkaiko planoak daude, bisitatu eta gozatu ahal diren leku guztien kokalekuarekin, bakoitzaren deskribapen laburrarekin. Horrez gain, bakoitzaren helbidea, telefonoa, ordutegiak, zerbitzuak eta deskontuak, eta argazkiak daude.

Pertsonala

Txartela pertsonala da, eta bisitatu nahi diren eta txartelean sartzen diren museo edo establezimenduetan erakutsi behar da. Leku horietako batzuk, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Arte Ederretako Museoa, Artelan Berreginen Museoa, Bizkaia Zubia eta Pozalagua kobazuloa dira.

Gainera, txartelaren bidez bidaia kopuru mugagabea egin daiteke, indarrean dagoen aldian, garraiobide hauek erabiliz: Metro Bilbao, tranbia, Bizkaibus, Bilbobus eta Artxandako funikularra. Gainera, %50erainoko deskontuak eskaintzen ditu aisialdian, jatetxeetan eta erosketetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Zer gertatu da Bizkaian?