Gizartea -

Herri Ekimen Legegilea

'Fracking Ez' plataformak luzapena eskatuko du HEL aurkezteko

"Frackin Ez" plataformak 15.000 sinadura baino gehiago bil du ditu haustura hidraulikoaren aurka.

"Fracking Ez". Argazkia: EITB
"Fracking Ez". Argazkia: EITB
"Fracking Ez". Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Fracking Ez" plataformak Herri Ekimen Legegile baten bidez, gas naturala lurzorutik ateratzeko haustura hidraulikoaren teknika Euskadin debekatzea eskatu du.

Sinadura kanpaina martxoaren 14an hasi zen eta uztailaren 14 bukatu beharko luke, baina bi hilabetko luzapena eskatzeko aukera dute.

HELren bultzatzaileek sinadura bilketa ondo doala adierazi dute eta haien kalkuluen arabera, 15.000 sinadura baino gehiago dituzte jada. Sinadurak zenbatzea zaila dela azaldu dute, herritar eta talde askok sinadurak biltzen laguntzeko prest aurkeztu direlako, baina oraindik ez dituzte hauek bueltatu. Mikel Otero "Fracking Ez Arabaren" bozeramaileak behar dituzten 30.000 sinadurak lortuko dituztela uste duela adierazi du, baina Herri Ekimen Legegilea ziurtatzeko, ekainaren hasieran Eusko Legebiltzarreko Mahaiari bi hilabeteko luzapena eskatuko diotela azaldu du, Herri Ekimenen legean jasotzen den moduan.

Sinadura bilketa Europar Hauteskundeetan

"Fracking Ez Arabak" europar hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei eta koalizioei eskatu die, euren kanpainan parte hartzeko eta haien kanpaina ekintzetan frackinaren aurkako sinadurak biltzeko mahaia jartzeko.

Europar erakundeetan gai honen inguruan erabakiak hartzen ari direla gogoratu du Oterok. Horretaz gain, Kanadak eta Estatu Batuek nazioarteko hitzarmenetan hidrokarburoaren sektorearen multinazionalen aldeko klausulak negoziatzen ari direla adierazi du. Horrek, “frackinga” gelditzeko oztopoa izango litzateke.

Azkenik, arazoa Arabarena bakarrik ez dela adierazi du, Gipuzkoari eta Bizkaiari ere zuzenean eragiten dion gaia delako. Gaiaren inguruko erakusketa informatibo bat antolatzeko, beste lurraldetako udalekin ere kontaktuan daudela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Frackinga argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Gas naturala