Gizartea -
Marta del Castillo auzia
Marta del Castilloren gurasoak: 'Tortura batean bizi gara'
Sevilla eta Camas artean topatutako hezurrak Martarenak ez izateagatik "etsituta" daudela adierazi dute Marta del Castilloren gurasoek.
Erredakzioa
Marta del Castilloren gurasoek esan dutenaren arabera, Sevilla eta Camas artean topatutako hezurrak Martarenak ez izateagatik "etsituta" daude.
Prentsaurrekoa eskaini dute 2009an desagertutako gaztearen gurasoek eta Manuel Carcañok duen jarrerarekin "tortura batean" bizi direla salatu dute senideek.
Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak informatu duenez, asteartean Sevilla eta Camas artean topatutako hezurrak "ez dira" Marta del Castillo Casanueva gaztearenak, "hara joan diren auzitegiko medikuek esan dutenez, topatutako hezurrak zaharrak dira desagertutako gaztearenak izateko".
Auzitegi-medikuei, hasiera batean egindako analisi baten ostean, baieztatu egin zuten hezurrak gizaki batenak direla, hori dela eta, Institutu Anatomikora bidaliko dituzte, eta bertan antzinakotasuna eta jatorria zehaztuko dute. Batzorde judizialak eta auzitegiko medikuek Camas-eko hondakindegia utzi badute ere indusketa lanek aurrera egingo dute.