Gizartea -

Lankidetza-hitzarmena

Arartekoak eta Jaurlaritzak hizkuntza-eskubideak zainduko dituzte

Biek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute herritarrak hizkuntzagatik diskriminatzearen aurrean "babesteko" edota "hizkuntza-eskubideak urratzeagatik".

Iñigo Lamarka arartekoa. EFE
Iñigo Lamarka
Iñigo Lamarka arartekoa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arartekoak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute ostiral honetan, herritarrak hizkuntzagatik diskriminatzearen aurrean "babesteko" edota "hizkuntza-eskubideak urratzeagatik".

Hitzarmena gaur sinatu dute Donostian, Iñigo Lamarca arartekoak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza-Politikako sailburuordeak; biek bi erakundeen arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarrekiko informazioa bultzatzeko konpromisoa hartu dute, euskal herritarren hizkuntza-eskubideen "defentsa eraginkorragoa" gauzatzeko.

Lamarcak "lankidetza testuinguru berri" honen garrantzia nabarmendu du, bere ustez, "oraindik" egoera soziolinguistikoa "neurri handi batean, euskararentzako kaltegarria denean".

Arartekoak azaldu duenez, herritarrek erakundeei buruz egindako kexak aztertzean, euskal hiztunen eskubideak Administrazioarekin "eremu batzuetan ez daudela behar bezala bermatuta" ikusten da, besteak beste, Osakidetza, Ertzaintza eta Justizia Administrazioa aipatu ditu.

Horren ondorioz, "kexen eraginkortasuna handitzeko" beharra azpimarratu du Lamarcak, eta sinatutako hitzarmena zentzu horretan "aurrerapen berri" bat izango dela adiearzi du, Arartekoak Hizkuntza Politikako sailburuordearekin "harreman estuagoa lortuko" duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak