Gizartea -

Madrilen

Aske daude, karguekin, Diadako erasoagatik atxilotutako 11 lagun

Blanquerna egoitzatik 100 metro baino gertuago egoteko debekua ezarri die epaileak. Beste atxilotua Poliziak utzi du aske.

Diada Madril erasoa
Diada Madril erasoa
Diada Madril erasoa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak aske utzi ditu, karguekin, Diada egunean Madrilgo Generalitatearen egoitzaren kontra egindako erasoagatik atxilotutako 12 lagunetatik 11. Beste atxilotua, berriz, Poliziak utzi zuen aske, epailearen aurrera eraman aurretik.

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, atxilotuei lesio, atentatu eta mehatxu delituak egotzi dizkie epaileak. Atxilotuetako hiruk aurrekariak zituzten, kalteak eta lesioak egiteagatik, eta agintariei jarkitzeagatik.

Erasoa jasan zuen Blanquerna egoitzatik 100 metro baino gertuago egoteko debekua ere ezarri die epaileak.

Erasoaren ondorioz, 12 lagun atxilotu zituzten (horietatik sei Poliziak atxilotu zituen, eta beste seiak, berriz, entregatu egin ziren). Epailearen aurrera eraman aurretik, Poliziak berak aske utzi zuen atxilotuetako bat.

Iturri ofizialek Efe agentziari jakinarazi diotenez, Falange, Democracia Nacional, Alianza Nacional eta Nudo Patriótico Español taldeetako kideak dira atxilotuak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Kongresuan agerraldia egitea eskatu du, erasoaren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diada argazkiak Politika Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Madril gaur Kataluniako Generalitatearen albisteak Ultraeskuineko alderdi politikoak