Gizartea -

Bertsioa aldatu du

Carcañok bere anaiari leporatu dio orain Marta del Castilloren hilketa

Miguel Carcañoren bertsio berriaren arabera, pistola baten kulata-kolpe batekin hil zuen Francisco Javier Delgadok Marta, eztabaida baten ondoren.

Miguel Carcaño. EFE
Miguel Carcaño.
Miguel Carcaño. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako 4. epaitegiak deklaratzera deitu du Miguel Carcaño, Marta del Castilloren hilketa dela-eta Poliziaren aurrean emandako bertsio berriaren inguruan lekuko gisa deklaratu dezan. Bertsio berri horretan, Francisco Javier Delgado bere anaiari leporatu dio Carcañok Martaren hilketa, eta pistola baten kulata-kolpe batekin hil zuela adierazi du. Marta del Castilloren hilketagatik 21 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Carcañori.

Bertsio berriaren arabera, Leon XIII kaleko etxebizitzan arrazoi ekonomikoengatik ari ziren eztabaidan bi anaiak, eta Marta bien artean jarri zenean kolpea eman omen zion Delgadok buruan. Ondoren, Sevillako hirigunetik gertu dagoen La Rinconada lursailera eraman omen zuten hilotza, bien artean.

Adierazpen berri horren ondoren, Carcaño birritan atera dute kartzelatik, lursail horretan gorpua non dagoen adierazi dezan, eta, bertan Martaren gorpua bilatzen aritu izan badira ere, ez dute emaitzarik lortu.

Carcañok epailearen eta fiskalaren aurrean deklaratu beharko du, bertsio berri hau dela-eta. Ikerketako iturriek azaldu dutenez, epaitegiak auziaren inguruan ireki dituen izapide berrietan inputatu gisa deklaratzera deitu dezakete Francisco Javier Delgado.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Marta del Castillo albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Krimenak azken ordukoa