Gizartea -

Minbiziaren Aurkako Eguna

Ohitura osasuntsuak izateak minbizi kasuen % 40 saihestea dakar

Minbiziak edozein adineko eta maila sozialeko pertsonei eragiten die. Estatistiken arabera, lau emakumezkotik batek eta hiru gizonezkotik batek minbizia izango dute.

Erretzeari uztea, ariketa fisikoak egitea eta elikadura osasuntsua izatea oso garrantzitsuak dira.
Erretzeari uztea, ariketa fisikoak egitea eta elikadura osasuntsua izatea oso garrantzitsuak dira.
Erretzeari uztea, ariketa fisikoak egitea eta elikadura osasuntsua izatea oso garrantzitsuak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan, otsailak 4, "Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna" ospatzen da. Minbiziak gero eta eragin handiagoa du pertsonengan, eta herrialde garatuetako biztanleengan bereziki. Mundu osoan gertatzen diren heriotzen % 13 minbiziaren ondorio dira.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) aurreikuspenen arabera, bi hamarkada barru 26 milioi minbizi kasu diagnostikatuko dira urtean, gaur egun antzematen direnen bikoitza, alegia.

Minbizi kasuen gorakada kezkagarriak badu datu kontrajarri bat: gaixotasunak eragindako heriotzen herena sahiestu egin daiteke, Andreas Ulrich OMEko Gaixotasun Kronikoen Saileko adituaren arabera. Minbiziak 7,6 milioi pertsona hiltzen ditu urtean.

OMEren estatistikek diotenez, diagnostikatutako hiru kasuetatik bi herrialde garatuetan antzematen dira, herrialde horietan ematen baita minbiziaren gorakadarik kezkagarriena. Lau emakumezkotik batek eta hiru gizonezkotik batek minbizia izango dute.

Tabakoa, arrazoi nagusia

Osasunaren Mundu Erakundearen iritziz, minbizien % 40 saihes daiteke erretzeari utzita, egunero ariketa fisikoak eginda eta elikadura osasuntsua izanda. Tabakoa da, hain zuzen, minbizia izateko arrazoi nagusia.

Minbizi motek eragin ezberdina dute emakumezkoen eta gizonezkoen artean, eta herrialde garatuen eta garatugabeen artean.

Birikietako minbizia dutenen % 80, esaterako, gizonezkoak dira, erretzeko ohitura handiagoa dutelako. Arrisku hori txikiagoa da emakumezkoen kasuan. Emakumezkoentzako arriskurik handiena herrialde garatugabeetan sukaldatzeko erabiltzen den ikatzaren errekuntzan datza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea bizimodu osasungarrirako ohiturak