Gizartea -

Jazarpena

Calparsoro, Gazteluetako auziari buruz: 'Ofizioz jardun liteke'

Hala ere, EAEANko fiskal nagusiaren esanetan, "interesgarria litzateke salaketa egitea, gertaera ezerezean gera ez dadin, zigorgabetasunik egon ez dadin".

Calparsoro, Gazteluetako auziari buruz: 'Ofizioz jardun liteke'. Irudia: EFE
Calparsoro, Gazteluetako auziari buruz: 'Ofizioz jardun liteke'
Calparsoro, Gazteluetako auziari buruz: 'Ofizioz jardun liteke'. Irudia: EFE

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (EAEAN) fiskal nagusiaren arabera, "ofizioz jardun liteke", Gaztelueta (Bizkaia) ikastetxeko ikasle baten gurasoek plazaratutako bullying kasuaren inguruan; gazteak jazarpen eta abusu sexualak ustez jasan zituen duela lau urte inguru, eta geroago bullying-a, alegia, eskolako jazarpena, pairatu zuen.

Radio Euskadiko Boulevard saioan Calparsorok esan duenez, nahiz eta, lehenengo zantzuen arabera, ofizioz jardun ahalko diren, "interesgarria litzateke salaketa egitea, gertaera ezerezean gera ez dadin, zigorgabetasunik egon ez dadin". "Auzi honetan ofizioz jardutea aztertu beharko genuke".

"Ez da eskola jazarpena egon den lehen aldia, baina ez: oro har, ez da halakorik egoten. Justiziak esku hartu beharko luke, eta gertatutakoa salatu egin beharko lukete. Gurasoek eta semeak salaketa egin beharko lukete, ikerketa bat hasi ahal izateko eta gertakariak konprobatu ahal izateko", gaineratu du.

EAEANko fiskal nagusiaren hitzetan, "11-13 urteko gazteen artean ematen da gehienbat eskolako jazarpena";"EAEn hainbat zentrotako ikasleek jarritako salaketak" adin horietako umeeidagozkie.

Preskripzioa, bulliyng kasuetan, 3-5 urtekoa da, bulliyng-a gertatu gertatzen da -nabarmendu du- baina ez dago oso zabalduta". "Eskola-elkarteak gogoan du" gertatzen dela, "baina zaila da" antzematea, " eta batzuetan gura akatsa da gazteen kontuak baino ez direla pentsatzea, eta ezin dira ate atzean bota".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy