Gizartea -
Urtarrilaren 1etik aurrera
Bilbo eta Donostia arteko autobidearen prezioa 26 zentimo igoko da
Prezioa igoko duen beste errepideetako bat Bilboko 'Supersur'a da, bere ibilbide luzeenean 1,13 eurotara igoko baita.
Erredakzioa
Bilbo eta Donostia arteko autopistatik bidaiatzeko 9,39 euro ordaindu beharko dira urtarrilaren 1etik aurrera, aurten kostatu dena baino 26 zentimo garestiago, Bidegik adierazi duenez.
Kamioi arinek 19,27 euro ordaindu beharko dute ibilbide guztia egiteagatik, eta pisutsuek, berriz, 22,10. Hurrengo urtean, hauek izango dira bitarteko ibilbide batzuen prezioak: Bilbo-Amorebieta, 0,80 euro; Bilbo-Eibar, 4,55; Bilbo-Zarautz, 7,55; Donosita-Zarautz, 1,88; Donosita-Orio, 1,48; Donosita-Behobia, 2,12 eta Donostia-Gasteiz, 11,27.
Bizkaiko eta Gipuzkoako erabiltzaileek bonifikazioak dituzte honako ibilbide hauetan: Bizkaian, Amorebieta eta Durango, Gederiaga edo Ermua arteko bidaietan 0,80 euroko deskontua egiten da, eta Gipuzkoan hileroko 25 euroko tarifa finkoa dago.
Supersur, garestiago
Prezioa igoko duen beste errepideetako bat Bilboko Supersurra da, bere ibilbide luzeenean, Larraskitu eta Gallarta artean, 1,13 eurotara igoko baitu bere prezioa. Larunbat eta jaiegunetan, berriz, prezioa 0,57 eurotara jaitsiko da.
Azkenik, Bilbo eta Loiuko aireportua lotzen dituen Artxandako tunelaren prezioa ere bi zentimo igoko dela iragarri dute. Kasu horretan, bidesaria berdina da ibilgailu guztientzat. Jaiegunetan 0,63ra murriztuko da, eta gauetan dohainekoa izango da bertatik igarotzea.