Gizartea -

Zentral nuklearra

Garoñako zentral nuklearra, deskonektatuta

Astelehenean indarrean sartuko diren energia-zerga berriak bultzatuta, Nucleorrek Garoña deskonektatzea erabaki zuen ostiralean. Behin betiko itxierak, dena den, ''atzera buelta'' izan dezake.

Garoñako zentral nuklearra
Garoñako zentral nuklearra
Garoñako zentral nuklearra deskonektatuko dute, gaur

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñako zentral nuklearra sare elektrikotik deskonektatu dute, joan den ostiralean Nuclenorreko Administrazio Kontseiluak hala erabaki ostean. Geldialdi programatua egingo dute, nukleoaren erregia husteko.

Nuclenorrek ohar baten bidez iragarri duenez, geldialdia bat dator zentrala hilaren 31a baino lehen ixteko egindako akordioarekin.

Nuclenorreko iturriek azpimarratu dutenez, arrazoi tekniko edo politikoengatik baino, arrazoi ekonomikoak bultzatuta itxiko dute Garoña, egun hauetan Parlamentuan tramitatzen ari diren zerga berriak direla eta, Nuclenorrek 153 milioi euro ordaindu beharko lituzkeelako. Gainera, enpresak azaldu duenez, funtzionatzen jarraitzeko hainbat hobekuntza garestiegiak egin beharko lituzkete.

Espainiako zentral zaharrena eta txikiena da Garoña. Egun lanean dauden zortzi erreaktoretatik bat du Garoñak. Gainontzekoak Almaraz I eta II, Asco I eta II, Cofrentes, Trillo I eta Vandellos II dira.

Bestalde, enpresa-batzordeko presidenteak Radio Euskadin aitortu duenez, Garoñako langileek oraindik ez dakite zentral nuklearraren itxiera gaurtik aurrera behin behinekoa izango den edo itxierak atzera bueltarik izango duen.

Erabakiak ''atzera buelta'' du

Edonola ere, abenduaren 31a baino lehen Garoña behin betiko ixteko erabakia bertan behera gera liteke, lege hori onartuko ez balitz edo egungo baldintzen arabera onartuko ez balitz. 2013ko uztaila arte du Garoña ustiatzeko baimena Nuclenorrek.

Garoñako zentral nuklearra sare elektrikotik deskonektatu dute, joan den ostiralean Nuclenorreko Administrazio Kontseiluak hala erabaki ostean. Geldialdi programatua egingo dute, nukleoaren erregia husteko.Nuclenorrek ohar baten bidez iragarri duenez, geldialdia bat dator zentrala hilaren 31a baino lehen ixteko egindako akordioarekin.Nuclenorreko iturriek azpimarratu dutenez, arrazoi tekniko edo politikoengatik baino, arrazoi ekonomikoak bultzatuta itxiko dute Garoña, egun hauetan Parlamentuan tramitatzen ari diren zerga berriak direla eta, Nuclenorrek 153 milioi euro ordaindu beharko lituzkeelako. Gainera, enpresak azaldu duenez, funtzionatzen jarraitzeko hainbat hobekuntza garestiegiak egin beharko lituzkete.Espainiako zentral zaharrena eta txikiena da Garoña. Egun lanean dauden zortzi erreaktoretatik bat du Garoñak. Gainontzekoak Almaraz I eta II, Asco I eta II, Cofrentes, Trillo I eta Vandellos II dira. Bestalde, enpresa-batzordeko presidenteak Radio Euskadin aitortu duenez, Garoñako langileek oraindik ez dakite zentral nuklearraren itxiera gaurtik aurrera behin behinekoa izango den edo itxierak atzera bueltarik izango duen.Erabakiak ''atzera buelta'' duEdonola ere, abenduaren 31a baino lehen Garoña behin betiko ixteko erabakia bertan behera gera liteke, lege hori onartuko ez balitz edo egungo baldintzen arabera onartuko ez balitz. 2013ko uztaila arte du Garoña ustiatzeko baimena Nuclenorrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak