Gizartea -

Zentral nuklearra

Nuclenorrek aurreratu egin du Garoñaren behin betiko itxiera

Zentral nuklearra sare elektrikotik igandean deskonektatzea erabaki du Administrazio Kontseiluak. Behin betiko itxierak, dena den, ''atzera buelta'' du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñako zentral nuklearra igande honetan sare elektrikotik deskonektatzea erabaki du Nuclenorreko Administrazio Kontseiluak. Geldialdi programatua egingo dute, nukleoaren erregia husteko.

Nuclenorrek ohar baten bidez iragarri duenez, 23:00etan izango da geldiadia, eta zentrala hilaren 31a baino lehen ixteko egindako akordioarekin bat egiten du.

Energiaren Jasangarritasunerako Neurri Fiskalen Legeak bultzatuta hartu omen dute erabakia. Senatuan onartu dute lege hori ostegun honetan, eta datorren astean Kongresuan berretsiko dute.

135 milioi euro gehiego, zergetan

Nuclenorrek azaldu duenez, lege hori onartuko baliz, 2013an 135 milioi euro gehiago ordaindu beharko lituzte zergetan.Erabakiak ''atzera buelta'' du

Edonola ere, abenduaren 31a baino lehen Garoña behin betiko ixteko erabakia bertan behera gera liteke, lege hori onartuko ez balitz edo egungo baldintzen arabera onartuko ez balitz.

2013ko uztaila arte du Garoña ustiatzeko baimena Nuclenorrek.

Garoñako zentral nuklearra igande honetan sare elektrikotik deskonektatzea erabaki du Nuclenorreko Administrazio Kontseiluak. Geldialdi programatua egingo dute, nukleoaren erregia husteko.Nuclenorrek ohar baten bidez iragarri duenez, 23:00etan izango da geldiadia, eta zentrala hilaren 31a baino lehen ixteko egindako akordioarekin bat egiten du.Energiaren Jasangarritasunerako Neurri Fiskalen Legeak bultzatuta hartu omen dute erabakia. Senatuan onartu dute lege hori ostegun honetan, eta datorren astean Kongresuan berretsiko dute.135 milioi euro gehiego, zergetanNuclenorrek azaldu duenez, lege hori onartuko baliz, 2013an 135 milioi euro gehiago ordaindu beharko lituzte zergetan. Erabakiak ''atzera buelta'' duEdonola ere, abenduaren 31a baino lehen Garoña behin betiko ixteko erabakia bertan behera gera liteke, lege hori onartuko ez balitz edo egungo baldintzen arabera onartuko ez balitz. 2013ko uztaila arte du Garoña ustiatzeko baimena Nuclenorrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak