Ekonomia -
MAKINA-ERREMINTA
"Makina bat aita-amabitxitu": Elgoibarko museoak industria-ondarea kontserbatzeko ekimen berritzailea
Elgoibarko makina-erremintaren museoko ekimeneko parte-hartzaileek koipeztatu, garbitu eta martxan jarri ahal izango dute industriaren historiako funtsezko pieza horietako bat.
EITB MEDIA
Elgoibarko makina-erremintaren museoak ekimen bat jarri du abian, ehun urtetik gorako makina-erreminten mantentze-lanetan jendeak parte har dezan. Parte-hartzaileek koipeztatu, garbitu eta martxan jarri ahal izango dute industriaren historiako funtsezko pieza horietako bat.
Proposamenarekin bat egiten duten pertsonek doako sarrera eta oroimenezko argazki bana eta bere izena jasoko dute webgunean eta sare sozialetan. Dendan ere % 10eko deskontua izango dute. Enpresek eta taldeek 80 euroren truke parte hartu ahal izango dute.
Babesean hartzeko dauden makinen artean, hauek daude: 1899ko Brown & Sharpe tornu errebolber bat, 1930eko Orbea tornu paralelo bat, XIX. mendeko zubi-eskuila bat, Jose Leon Ciaran zutabe-zulagailu bat, 1925eko zerra alternatibo bat, 1942ko Jarbe fresagailu bat, 1958ko Bebe sigma bat eta 1993ko Book sigma bat.
Gainera, nahi izanez gero, aita-amabitxiek proposa dezakete bertako beste makina bat ere "besoetan" hartu.