Ekonomia -
Segurtasun neurriak
5 euroko billete berria, 2013ko maiatzetik aurrera
Hiru segurtasun elementu berri izango dituzte billeteok: erretratudun ur-marka, erretratudun holograma eta esmeralda koloreko zenbaki berria.
Erredakzioa
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak esan duenez, erakundeak 5 euroko billete berria jarriko du martxan 2013ko maiatzetik aurrera, eta, geroago, gauza bera egingo du beste billeteekin.
Gobernu batzordearen bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, billeteok hiru segurtasun-marka berri izango dituztela esan du Draghik.
Hiru segurtasun elementu berriak honako hauek dira: erretratudun ur-marka, erretratudun holograma eta esmeralda koloreko zenbaki berria.
Billete berriak pixkanaka merkaturatuko dituzte, EBZko presidenteak azaldu duenez.
Eurosistemak (EBZk eta banku nazional nagusiek osatzen dute) “euroen billeteen bigarren seriea” sartuko du, EBZren arabera.
“Serie berriak «Europa» du izena, eta Europaren (geure kontinenteari izena eman dion Greziako mitologiaren pertsonaia bat) erretratu bat du ur-markan eta holograman”, azaldu du.
“Billete berriak pixkanaka-pixkanaka sartuko dira, urte askoan, 2013ko maiatzean 5 euroko billetetik hasita”, adierazi du EBZk ohar batean.
Teknologia arloan egindako aurrerapenez baliatuko da Europa seriea. Lehenengo seriea
Segurtasun elementuak hobetu egin direnez, billeteak seguruagoak izango dira, Draghiren ustez.
Lehenengo seriearen “garaiko eta estiloko” diseinua mantendu dute, eta kolore nagusi berberak dituzte. Halere, azken horiek aldatu egin dira, segurtasun marka hobeagoak izateko, gaineratu du EBZk.
Moneta erakundearen hitzetan, “erraza izango da lehenengo seriekoetatik bereiztea”.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak esan duenez, erakundeak 5 euroko billete berria jarriko du martxan 2013ko maiatzetik aurrera, eta, geroago, gauza bera egingo du beste billeteekin. Gobernu batzordearen bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, billeteok hiru segurtasun-marka berri izango dituztela esan du Draghik. Hiru segurtasun elementu berriak honako hauek dira: erretratudun ur-marka, erretratudun holograma eta esmeralda koloreko zenbaki berria.Billete berriak pixkanaka merkaturatuko dituzte, EBZko presidenteak azaldu duenez. Eurosistemak (EBZk eta banku nazional nagusiek osatzen dute) “euroen billeteen bigarren seriea” sartuko du, EBZren arabera. “Serie berriak «Europa» du izena, eta Europaren (geure kontinenteari izena eman dion Greziako mitologiaren pertsonaia bat) erretratu bat du ur-markan eta holograman”, azaldu du. “Billete berriak pixkanaka-pixkanaka sartuko dira, urte askoan, 2013ko maiatzean 5 euroko billetetik hasita”, adierazi du EBZk ohar batean.Teknologia arloan egindako aurrerapenez baliatuko da Europa seriea. Lehenengo serieaSegurtasun elementuak hobetu egin direnez, billeteak seguruagoak izango dira, Draghiren ustez. Lehenengo seriearen “garaiko eta estiloko” diseinua mantendu dute, eta kolore nagusi berberak dituzte. Halere, azken horiek aldatu egin dira, segurtasun marka hobeagoak izateko, gaineratu du EBZk. Moneta erakundearen hitzetan, “erraza izango da lehenengo seriekoetatik bereiztea”.