Ekonomia -

Protekzionismoa

AEBk % 28ko muga-zerga ezarri die Siemens Gamesa eta Windar konpainien dorre eolikoei

2021ean "dumping"aren aurkako % 73 muga-zerga ezarri zieten behin-behinean. Siemens Gamesak neurriaren aurka egin zuen, eta orain AEBko Merkataritza Auzitegiak zerga portzentajea zenbatekoa izango den erabaki du.

Dorre eoliko bat.
Dorre eoliko bat.

Dorre eoliko bat.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Nazioarteko Merkataritza Auzitegiak erabaki du Siemens Gamesa Renewable Energyk (SGRE), Windar Renovablesek (Windar) eta haren zenbait filialek Espainian fabrikatutako dorre eolikoen esportazioei % 28,55eko muga-zerga ezartzea.

Erabakia urtarrilaren 28an hartu zen, eta astearte honetan argitaratuko da Erregistro Federalean, Estatu Batuetako Aldizkari Ofizialean, eta 2021ean ezarritako dumpingaren kontrako % 73ko zerga murriztea dakar, Siemens Gamesak eskatu bezala.

Siemens Gamesak behin-behineko erabakiaren aurka egin zuen, Merkataritza Departamentuak % 73ko tasa inposatzea "legez kanpokoa" zela argudiatuta.

Lehen ebazpen batean AEBko erakundeek % 73ko muga-zergari eutsi bazion ere, bigarren hausnarketa batean finkatu beharreko batez besteko dumping marjina % 28,55ekoa dela ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Energia berriztagarriak