Ekonomia -
Lan gatazka
Bertan behera utzi dute autobus gidariek erretiro aurreratua eskatzeko astelehenerako deitutako greba
CCOOk (% 40ko ordezkaritza) eta CGTk soilik deitu zuten biharko greba eguna, eta UGTk eta SLTk ez zuten bat egin, administrazioei erretiro aurreratua eskatzeko akordioa adostu baitzuten patronalekin.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Abenduaren 9rako hiri barruko, hiriarteko eta Estatuko autobus zerbitzuetan aurreikusitako greba deialdia bertan behera utzi du CCOO sindikatuak.
Ohar baten bidez jakinarazi duenez, autobus gidariek ez dute datorren astelehenean grebarik egingo. % 50eko gutxieneko zerbitzuak zeuden ezarrita Estatu mailan.
Hasiera batean deitutako zazpi greba egunetatik laugarrena izango litzateke biharkoa. Urriaren 28an eta azaroaren 28an eta 29an egin zituzten lehenengo hiru lanuzteak. Azaroaren 11rako ere deitu zuten greba, baina goialdeko borraskak utzitako kalteen ondorioz, bertan behera utzi zuten orduko deialdia.
Oraingoan, baina, CCOOk (% 40ko ordezkaritza) eta CGTk soilik babestu behar zuten protesta, eta UGTk eta SLTk ez zuten bat egin, administrazioei erretiro aurreratua eskatzeko akordioa adostu zutelako patronalekin.