Ekonomia -

ETXEBIZITZA

Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen alokairuak merkatzea eskatzeko

Alokairuak garestitzen jarraituz gero, horiek ordaintzeari uko egingo diotela mehatxatu dute sindikatuek. Prezioak % 50 jaistea nahi dute.

Madrilen gaur egin den mobilizazioa, alokairuaren prezioen jaitsiera eskatzeko. Argazkia: EFE
Madrilen gaur egin den mobilizazioa, alokairuaren prezioen jaitsiera eskatzeko. Argazkia: EFE
Etxejabe eta etxebizitza patronalari planto egin diote milaka lagunek Madrilen

0:44

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona kalera atera dira gaur, igandea, Madrilen, Espainiako Estatuko alokairuak merkatzea eskatzeko.

Alokairuak % 15,7 garestitu dira Madrilen 2023ko irailetik, 'Idealista' atariaren arabera. 

Mobilizazioaren antolatzaileen artean hainbat eragile zeuden, hala nola Madrilgo Metroaren 7B Lineak Kaltetutakoen Plataforma, Etxebizitza Publiko eta Sozialak Kaltetutakoen Plataforma (PAVPS) eta Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (PAH). 40 bat elkarte, ezkerreko alderdi politikoak eta gizarteko hainbat elkarte izan dira 'Etxebizitza eskubidea da, ez negozioa' eta 'Amaitu da. Jaits ditzagun alokairuak' lelopean egin den martxan.

Mobilizazioetan ez da egon Espainiako Gobernuko kiderik, ezta Madrilgo Erkidegoko eta Udaleko kiderik ere. 

Prezioek gora egiten jarratuz gero, grebara jo eta alokairuak ordaintzeari utziko diotela mehatxatu du Madrilgo Maizterren Sindikatuak. Horrela, alokairuak % 50 murriztea nahi dute. Bihartik aurrera protestak Espainiako Estatuko txoko guztietara zabaltzea eskatu dute. 

Paloma Lopez Bermejo Madrilgo CCOOko idazkari nagusiak, bere aldetik, Madrilgo etxe turistikoen alokairuak arautzeko eskatu dio Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Madril