Ekonomia -
Sabadell erosteko eskaintza
Cuerporen arabera, Ekonomia ministerioak ez du BBVAk Sabadelli egindako EEParen gaineko erabaki-elementurik
Ekonomia ministroaren arabera, Gobernuak kezka du "lehia eraginkorraren balizko murrizketaren eraginaren eta kontzentrazioaren" gainean, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (BMBN) edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (MLBN) baimenen zain dago erabaki bat hartzeko.
Agentziak | EITB Media
Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkatarizta eta Enpersa ministroak esan duenez, Ekonomia Ministerioak ez dauka "erabaki-elementurik" BBVAk Sabadell % 100ean erosteko eskaintza oldarkorraren inguruan, eta azaldu duenez, aurretik beharrezkoa du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (BMBN) edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) zer baimen ematen dituen jakitea.
Ostiralera arte Kataluniako Biltzarren Jauregian ospatzen ari den 39. Reunió del Ciercle d'Economia-ren bigarren egunean egin duen hitzatzean, Cuerpok azaldu du, hala ere, Gobernuari kezka sortzen diotela "lehiaren balizko murrizketak izango lituzkeen eragin eta kontzentrazioak", bai eta operazioak berekin ekar litzakeen lurralde-kohesio eta finantza-inkulusiorako elementuek ere.
BBVAk datorren egunotan bidali asmo du BMBNra Sabadell bereganatzeko baimen eskaera. Pasa den maiatzaren 9an eskaintza iragarri zuenean, Carlos Torres erakundeko presidenteak aipatu zuen, asmoa zuela baimen hori agintariek ezarritako gehienez hilabeteko epealdiaren lehen erdian eskatzeko baimen hori.
BMBNak Erosteko Eskaintza Pubikoa tramitatzea onatrtzen badu, 70 eguneko epea zabalduko da Sabadelleko akziodunek proposamena onartzen edo baztertzen duten erabakitzeko. Eskaintzarekin aurrera egiteko BBVAk baldintza gisa ezarri du gutxienez akziodunen % 50,01en onarpena.
Besteak beste, BMBN, MLBN edo EBZren baimenak jasotzeko egutegia sei eta zortzi hilabete artean luza liteke. Dena den, azken hitza Ekonomiako Ministerioak izango du, Bankuak Antolatzeko eta Gainbegiratzeko Legearen arabera, ahalmena baitu fusioari betoa jartzeko.