Ekonomia -

Plan berria

Honelakoa da EBZk Espainiari eskainitako erreskatea

Plan honekin, Europako erreskate funtsak Espainiaren zor subiranoa erosi ahalko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NOLA ABIATU

Europako erreskate funtsak herrialdeen zorrak eros ditzan, lehenik eta behin Estatuek erreskate bat eskatu behar dute, ofizialki.

Ondoren, Europako Batzordeak (EB), Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) txosten bat idatziko dute, bi eguneko epean, laguntzaren baldintzak zehazteko.

Espainiak Europako erreskate funtsak zor merkatuan esku-hartzea eskatuko balu, beste txosten bat sinatu beharko luke (duela gutxi bat sinatu zuen, bankuak erreskatatzeko 100.000 milioi euro arteko laguntza jasotzeko).

Bi akordio horiek formalki ezberdinak badira ere, praktikan parekideak dira. Izan ere, txosten bat bankuen erreskateari buruzkoa da, eta bestea Estatuaren ekonomia osoaren erreskateari buruzkoa, baina biek defizita murrizteko eta desorekak ezabatzeko baldintzak aurrez ikusten dituzte. Horrenbestez, baliteke Espainiari baldintza gehiago ezarri behar ez izatea.

Erreskate funtsak zor subiranoa erosten badu, zorrotz zainduko du herrialdea ezarritako baldintzak betetzen ari den. Gainera, edozein unetan baldintza gehiago ezar diezaioke.

Behin betiko memoranduma adostu eta gero, Eurotaldeak oniritzia eman beharko dio. Hainbat herrialdetan, Alemanian eta Finlandian kasu, horien Parlamentuek ere onartu beharko dute, herrialde horietako legeek hala eskatzen dutelako.

HAINBAT ESKU HARTZE-MOTA

Lehen mailako merkatuetan zorra erosteak Estatuei zuzenean bonu berriak erostea esan nahi du. Bigarren mailako merkatuetan, baina, inbertitzaileei erosten dizkiete bonu zaharrak.

Aurreko planarekin, EBZk 211.500 milioi euroko zorrak erosi zituen bigarren mailako merkatuan.

BALDINTZAKLehen mailako merkatuetan esku-hartzea abian dagoen erreskate oso baten osagarri modura pentsatuta dago. Gainera, funtsak ezin ditu erosi herrialdeak jaulkitzen dituen bonuen % 50 baino gehiago.

Bigarren mailako merkatuetan zorra erosteko baldintzak ezberdinak dira jada erreskatatu dituzten herrialdeen kasuan (Grezia, Irlanda, Portugal...).

Herrialde horien kasuan, euren erreskate planaren baldintzak errespetatu behar dituzte. Gainerako herrialdeei beste baldintza batzuk ezarriko dizkiete, hala nola Egonkortasun eta Hazkunde Ituna eta defizit mugak errespetatzea, zor subirano eta balantza komertzial iraunkorra izatea, desoreka makroekonomikoak zuzentzeko helburuak betetzea eta bankuen sektore bideragarria izatea.

Azken puntu horrek zalantzak sor litzake Espainiaren kasuan. Dena dela, bankuen erreskatea gauzatu eta gero, adituek ez dela arazorik izango uste dute.

NOLA ABIATUEuropako erreskate funtsak herrialdeen zorrak eros ditzan, lehenik eta behin Estatuek erreskate bat eskatu behar dute, ofizialki.Ondoren, Europako Batzordeak (EB), Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) txosten bat idatziko dute, bi eguneko epean, laguntzaren baldintzak zehazteko.Espainiak Europako erreskate funtsak zor merkatuan esku-hartzea eskatuko balu, beste txosten bat sinatu beharko luke (duela gutxi bat sinatu zuen, bankuak erreskatatzeko 100.000 milioi euro arteko laguntza jasotzeko).Bi akordio horiek formalki ezberdinak badira ere, praktikan parekideak dira. Izan ere, txosten bat bankuen erreskateari buruzkoa da, eta bestea Estatuaren ekonomia osoaren erreskateari buruzkoa, baina biek defizita murrizteko eta desorekak ezabatzeko baldintzak aurrez ikusten dituzte. Horrenbestez, baliteke Espainiari baldintza gehiago ezarri behar ez izatea.Erreskate funtsak zor subiranoa erosten badu, zorrotz zainduko du herrialdea ezarritako baldintzak betetzen ari den. Gainera, edozein unetan baldintza gehiago ezar diezaioke.Behin betiko memoranduma adostu eta gero, Eurotaldeak oniritzia eman beharko dio. Hainbat herrialdetan, Alemanian eta Finlandian kasu, horien Parlamentuek ere onartu beharko dute, herrialde horietako legeek hala eskatzen dutelako.HAINBAT ESKU HARTZE-MOTALehen mailako merkatuetan zorra erosteak Estatuei zuzenean bonu berriak erostea esan nahi du. Bigarren mailako merkatuetan, baina, inbertitzaileei erosten dizkiete bonu zaharrak.Aurreko planarekin, EBZk 211.500 milioi euroko zorrak erosi zituen bigarren mailako merkatuan.BALDINTZAK Lehen mailako merkatuetan esku-hartzea abian dagoen erreskate oso baten osagarri modura pentsatuta dago. Gainera, funtsak ezin ditu erosi herrialdeak jaulkitzen dituen bonuen % 50 baino gehiago.Bigarren mailako merkatuetan zorra erosteko baldintzak ezberdinak dira jada erreskatatu dituzten herrialdeen kasuan (Grezia, Irlanda, Portugal...).Herrialde horien kasuan, euren erreskate planaren baldintzak errespetatu behar dituzte. Gainerako herrialdeei beste baldintza batzuk ezarriko dizkiete, hala nola Egonkortasun eta Hazkunde Ituna eta defizit mugak errespetatzea, zor subirano eta balantza komertzial iraunkorra izatea, desoreka makroekonomikoak zuzentzeko helburuak betetzea eta bankuen sektore bideragarria izatea.Azken puntu horrek zalantzak sor litzake Espainiaren kasuan. Dena dela, bankuen erreskatea gauzatu eta gero, adituek ez dela arazorik izango uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Espainia argazkiak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak EBZri buruzko azken albisteak gaur