Ekonomia -

Elektrizitatea

Argindarraren BEZa % 21era itzuliko da martxoan, eta horrek urteko batez besteko faktura % 15 garestituko du

Argiaren prezioa megawatt/orduko 42 eurotik beherako batez bestekoan hilabetea ixteko bidean da, azken hiru urteetan izan duen salneurririk baxuenean. Hala ere, BEZaren igoerarekin, bezero baten urteko batez besteko faktura 467 eurotik 539 eurora pasatuko da.

Argindarraren dorre bat, Bilbon. Argazkia: EFE
Argindarraren dorre bat, Bilbon. Argazkia: EFE
Argindarraren dorre bat, Bilbon. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsaila amaitu baino lehen, argindarraren prezioa hilabetea megawatt/orduko 42 eurotik beherako batez bestekoan ixteko bidean da, hiru urtean izan duen salneurririk baxuenean. Ondorioz, martxoan elektrizitateari % 21eko BEZa ezarriko zaio berriro, gaur egun % 10ekoa denean.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) % 10etik % 21era igotzeak % 15eko igoera ekarriko dio bezero baten urteko batez besteko fakturari, 467 eurotik 539 eurora igaroz, sektoreko datuen arabera.

Are gehiago, urtebete barru azken kontsumitzailearen faktura elektrikoa % 25 garestitu daiteke (117 euro gehiago urtean) zergen igoeraren ondorioz, sektorearen kalkuluen arabera.

Otsail honetan, elektrizitatearen prezioa bereziki baxua izaten ari da handizkako merkatuan, eguzkitan eta, batez ere, haizean, eguraldi oparoari esker. Ordu askotan, kostua zero izan da, eta eguneko batez besteko salnuerriak ez dira hamar eurotik gorakoak izan azken astean.

Ezustekorik ezean, 'pool'eko elektrizitatearen batez besteko prezioak MWh bakoitzeko 41,245 eurotik oso gertu bukatuko du otsailean; duela urtebete 132,7 eurokoa zen, eta joan den urtarrilean 74 eurokoa.

Hilabeterik merkeena da 2021eko otsailaz geroztik, orduan handizkako merkatuko batez besteko prezioa 28,5 eurokoa izan baitzen. Hilabete geroago, martxoan, batez besteko prezioa 44,45 eurokoa izan zen, eta ordutik aurrera argindarra garestitzen hasi zen 2022ko martxoko maximo historikora arte, Errusiak Ukrainan erasoaldia hasi zuenean.

Asteazken honetan, elektrizitatea duela urtebete baino % 92,9 merkeagoa izango da, orduan 132,68 euro/MWh ordaindu baitzen batez beste, 2024an orain arte izandako gehieneko prezioa (113,83 euro/MWh) baino garestiagoa.

Duela bi hilabete, Espainiako Gobernuak argindarraren fakturan beherapen fiskala luzatu zuen, Errusiak Ukrainan egindako erasoaren ostean izandako prezioen igoeraren ondorioz.

Erabakiak elektrizitatearen BEZa ezartzen zuen, % 5etik % 10era pasaz, eta neurria 2024. urte osoan mantenduko zen. Hala ere, salbuespen bat erantsi zitzaion: fakturazio-aldiaren azken egunaren aurreko azken hilabete naturalari dagokion eguneko merkatuaren batez besteko prezio aritmetikoa 45 eurotik beherakoa izatea megawatt bakoitzeko.

Honenbestez, BEZaren igoera kontratu mota guztiei aplikatuko zaie, baina aurreikustekoa da eragin handiena merkatu librean kontratuak dituzten kontsumitzaileek nabarituko dutela – oro har, tarifa finkoak dituztenek, tarifa arautua dutenei – errenta baxuenak eta familiak, besteak beste – prezio baxuek arinduko baitiete igoera hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Zerga politika