Ekonomia -

2023KO DATUAK

Etekina % 10,7 handituta, 4.803 milioi euroko irabaziak izan ditu Iberdrolak

Energia konpainiak 11.382 milioi euroko (inoizko handiena) inbertsio gordina egin zuen iaz, 2022koa % 6an gaindituta.

Iberdrola Dorrea (Bilbo). Argazkia: EFE
Iberdrola Dorrea (Bilbo)
Iberdrola Dorrea (Bilbo). Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak 4.803 milioi euroko mozkinak izan zituen 2023an. Horrek esan nahi du, 2022ko datuekin alderatuta (4.339 milioi euroko etekina), % 10,7 handitu zituela irabaziak, konpainiak berak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Inbertsio gordina ere inoizko handiena izan zen: 11.382 milioi euro; 2022an baino % 6 gehiago. Iaz, gainera, 3.250 megawatt (MW) berriztagarri instalatu zituen. Guztira, 42.187 MW ditu instalatuta dagoeneko mundu osoan.

Iberdrolaren ustiapen emaitza gordina, bestalde, % 9 hazi zen 2023an, 14.417 milioi euroraino, ekoizpen eta eraginkortasun energetikoa berreskuratu zuelako. Hain zuzen ere, 117 milioi euroko gastua egin du konpainiak laugarren hiruhilekoan, hurrengo urteetako energia eraginkortasuna bermatze aldera.

Bukatzeko, Ignacio Sanchez Galanen taldeak aktiboen errotazio plana osatu zuen iaz, Mexikorekin akordioa itxita. Aurreikusi dutenez, 6.000 milioi dolarreko irabaziak ekarriko dizkio horrek energia konpainiari, baita Norges Bankekin, Masdarrekin eta GICekin aliantzak sortzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Elektrizitatea Energia