Ekonomia -
BALANTZEA
Santanderrek markak hautsi eta % 15 igo ditu mozkinak 2023. urtean
Banco Santanderrek 11.076 milioi euroko mozkinak lortu zituen 2023an, aurreko urtean baino % 15 gehiago, marka historiko berri bat.
EITB MEDIA
Banco Santanderrek 11.076 milioi euroko mozkinak lortu zituen 2023an, aurreko urtean baino % 15 gehiago, marka historiko berri bat.
Igoera diru-sarreren hazkunde handiari, bezero kopuruaren igoerari eta kostuen kontrolari esker gertatu da.
Erakundeak ohar baten bidez azaldu duenez, laugarren hiruhilekoan soilik, etekina % 28 igo zen, eta 2.933 milioi eurora iritsi zen.
BBVA finantza erakundeak ere bere ibilbidean inoiz lortu dituen irabazi handienekin itxi zuen 2023a: 8.019 milioi euroko irabazi garbiak, 2022an baino % 26,1 gehiago, atzo jakitera eman zuenez. Emaitza horien arrazoien artean, bankuaren arabera, behin eta berriz eman den diru-sarreren hazkundea legoke, merkataritza-jardueraren eta interes tipoen igoerak lagunduta.