Ekonomia -

Lanuztea

Atzerapenak eta jendetza izan dira lehen orduan garraioan, sektore publikoan deitutako grebaren ondorioz

Bilboko metroaren hainbat geraleku jendez gainezka zeuden 07:00ak jota, eta trenak beteta zihoazen. Gasteizen ere nabaritu dituzte grebaren ondorioak, tranbiaren erabiltzaile askok 30 minututik gorako itxaronaldia izan baitute.

Grebak atzerapenak eta pilaketak eragin ditu garraio publikoan

0:43

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa greban dago, eta horrek eragina izan du garraioan, besteak beste.

Goizeko lehenengo orduan, Bilboko metroaren zenbait geraleku jendez gainezka zeuden, eta trenak beteta zihoazen. Gutxi gorabehera, % 30eko zerbitzua ematen ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garraio publikoa (trenak, tranbiak, funikularrak eta itsas garraioa). 

Gasteizen ere nabaritu dituzte grebaren ondorioak, tranbiaren erabiltzaile askok 30 minututik gorako itxaronaldia izan baitute, goizean. Gainera, autobus zerbitzuan ere gorabeherak egon dira.

Sindikatu deitzaileen arabera, pribatizatu gabeko garraio publikoan, alegia, Euskotrenen, Metro Bilbaon, Tuvisan eta Dbusen jarraipen "oso zabala" izaten ari da gaurko greba deialdia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Grebak Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lan gatazkak Garraio publikoa