Ekonomia -

SENTENTZIA

Corrugados oraingo kokalekuan berriz zabaltzea eragotzi zuen Azpeitiko Udalaren dekretua baliogabe jo dute

Corrugadosek herrigunean zuen jardueraren iraungitzea erabaki zuen Udalak dekretu bidez. Epaileak uste du erabakia ez dela legezkoa, eta bertan behera utzi du. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak baieztatu du errekurtsoa jarriko dutela.

Corrugadosek Azpeitian duen planta, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Corrugadosek Azpeitian duen planta, artxiboko irudi batean.
Corrugadosek Azpeitian duen planta, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak baliogabetu egin du Cristian Lay taldeari Corrugados enpresa Azpeitiko egungo kokalekuan berriro irekitzea galarazi zion udal-dekretua. 2021eko irailean, enpresa horrek herrigunean zuen jardueraren iraungitzea erabaki zuen Udalak dekretu bidez.

Extremadurako taldeak erabakiaren kontrako helegitea jarri zuen, eta epaileak arrazoia eman dio orain. Epaiaren arabera, dekretua "ez dator bat zuzenbidearekin", jarduera-lizentzia "aurretik iraungitzea" ekarri zuelako.

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak baieztatu du errekurtsoa jarriko dutela. Udalean atzo egindako osoko bilkuran berretsi zuen ez dutela inoiz Corrugados berriro zabaltzeko proiekturik izan mahai gainean, eta hartutako erabaki guztiak "lege parametroen arabera" hartu dituztela, "ez irizpide politikoak baliatuta".

Corrugados Azpeitia enpresa Gallardo taldekoa zen, eta 2013an itxi zituen ateak, 300 langile zituela. 2020an Cristian Lay konpainiak erosi zuen taldea, eta bere asmoa Gipuzkoako lantegia berriro irekitzea zen. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren babesa zuen horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azpeitia Epaiketak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Industria gaur Metalgintza albisteak