Ekonomia -
KPI aurreratua
Inflazioa % 3,5era igo da irailean, argindarraren eta erregaien garestitzea tarteko
Datu aurreratua da honakoa, eta urriaren 13ra arte itxaron beharko da behin betikoa ezagutzeko. Hirugarren hilabetea da jarraian urteko tasa igotzen dena, eta 2022ko ekainetik hilabete bakarrean erregistratutako hazkunde handiena.
Agentziak | EITB Media
Kontsumorako prezioek gora egin dute irailean, urteko tasa % 3,5ean kokatzeraino (hileko tasa % 0,2 hazi da, abuztuarekin alderatuta). Argindarra eta erregaia garestitu egin dira hilabete honetan, eta horrek eragin du hazkundea.
Azpiko inflazioari dagokionez (elikagaien eta energia produktuen prezioak kenduta), apur bat behera egin du (hiru hamarren) % 5,8an kokatuta. Iraileko datu aurreratuen berri eman du gaur INE Espainiako Estatistika Institutuak. Behin betiko datua, ordea, urriaren 13an jakinarazi du.
INEko iturriek azaldu dutenez, argindarraren garestitzeak eragin du tasaren igoera. Aurtengo irailean iazko tarte berean baino gehiago igo zen elektrizitatea. Erregaien prezioak gora egiteak ere eragin du hazkundea, eragina txikiagoa izan bada ere.
Hirugarren hilabetea da jarraian urteko tasa igotzen dena, eta 2022ko ekainetik hilabete bakarrean erregistratutako hazkunde handiena.