Ekonomia -

Eztabaida

Etxebizitza Legearen behin betiko onarpenari bide emango dio gaur Senatuak

Apirilaren 27an onartu zuten lege proiektua Kongresuan, Espainiako Gobernuak ERC eta EH Bildu alderdiekin adostutako akordioari esker. Aurreikusitakoa betez gero, gaur eztabaidatuko dituzten 324 zuzenketa partzialak ez dira aurrera aterako, ezta sei beto proposamenak ere.

Etxebizitza bat alokairuan. Artxiboko argazkia: EFE
Etxebizitza bat alokairuan
Etxebizitza bat alokairuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza Legea behin betiko onartuko dute gaur, asteazkenarekin, Senatuan, bost ordu inguru iraungo duen eztabaida bukatutakoan.

Zure interesekoa izan daiteke: Hauek dira Etxebizitza Legearen gakoak

Koalizio gobernuak bultzatutako lege "garrantzitsuenetakoa" dena, maiatzaren 28ko hauteskundeen kanpaina betean sartuko da indarrean, horrenbestez. Hain zuzen ere, etxebizitzaren afera kanpainaren erdigunean kokatu dute alderdiek.

Apirilaren 27an onartu zuten lege proiektua Kongresuan, Espainiako Gobernuak ERC eta EH Bildu alderdiekin adostutako akordioari esker. Aurreikusitakoa betez gero, gaur eztabaidatuko dituzten 324 zuzenketa partzialak ez dira aurrera aterako, ezta sei beto proposamenak ere.

PSOE eta Unidas Podemosek diotenez, lege honek, eta legealdian zehar onartu dituzten beste zenbait proposamenek, aldaketa bultzatzen dute Espainian, etxebizitza eskubide moduan hartuta, merkatuaren ondasun gisa beharrean.

Hartara, Etxebizitza Legeak eremu tentsionatuak izendatzeko eta horietan alokairuaren prezioa mugatzeko ahalmena ematen die erkidegoei. Azken hiru urteetan horretan ardaztu dute, batik bat, eztabaida politikoa, eta higiezinen sektorea kontra azaldu da hasieratik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Senatua Etxebizitza