Ekonomia -

Banketxeak

Espainiako bankuen mozkinak % 13 hazi dira lehen hiruhilekoan, Gobernuaren ezohiko zerga gorabehera

Espainiako Estatuko sei banku garrantzitsuenek ia 5.700 milioi euro irabazi dituzte 2023ko urtarrila eta martxoa bitartean; hau da, 2022ko aldi berean baino gehiago.

Espainiako Estatuko sei banketxe nagusien mozkinak. Argazkia: EITB MEDIA
Espainiako Estatuko sei banketxe nagusien mozkinak. Argazkia: EITB MEDIA
Espainiako Estatuko sei banketxe nagusien mozkinak. Argazkia: EITB MEDIA

I. R. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat dauka, app-tik kanpo behar bezala ikusteko. Jarraitu esteka honi.

Espainiako Estatuko sei banku handienek (Santander, Caixabank, BBVA, Sabadell, Bankinter eta Unicaja) ia 5.700 milioi euroko irabaziak izan dituzte 2023ko lehen hiruhilekoan, hau da, % 13ko hazkundea izan dute aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta.

Hartara, Espainiako Gobernuak banku-sektorearen gaineko ezohiko zerga onartu arren, banketxeen mozkinek gora egin dute zerga hori ordaindu behar izan duten hiruhileko honetan. Sektorearen emaitza onak interes-tasen hazkundearen ondorio dira, bankuen irabazi-marjinari mesede egin baitio.

Hala ere, banku guztiek ez dituzte mozkinak hobetu iazko datuekin alderatuta. Unicajak % 43,3ko beherakada izan du. Sabadellen mozkinak ere % 4 egin du behera. Aitzitik, beste lau bankuek diru-sarrera garbiak % 1 eta % 40 artean handitu dituzte.

Santanderrek 2.571 milioi euroko irabaziak izan ditu, BBVAk 1.846 milioi eurokoak, CaixaBankek 855 milioikoak eta Sabadellek 205 milioikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA Espainia Banco Santander Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak