Ekonomia -

BALANTZEA

BBVAk 1.846 milioi euro irabazi ditu martxora arte, iaz baino % 39,4 gehiago

Taldeak Mexikon izan ditu irabazi handienak, 1.285 milioi euro. Espainiako Estatuan, 541 milioi euroko irabazi garbia lortu du BBVAk, iazko lehen hiruhilekoan baino % 9,5 gutxiago. Izan ere, bankuei ezarritako zerga berria tarteko 225 milioi euro ordaindu ditu.

BBVAren Madrilgo egoitza. Artxiboko argazkia: EFE
BBVAren Madrilgo egoitza. Artxiboko argazkia: EFE
BBVAren Madrilgo egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 1.846 milioi euroko irabazi garbia lortu du urtarriletik martxora, iazko epe berean baino % 39,4 gehiago, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak gaur zabaldutako datuen arabera. Bankuei ezarritako zerga berria tarteko 225 milioi euro ordaindu baditu ere, diru-sarrerak igo ditu eta horrek ahalbidetu du etekina handitzea.

Mexiko izan da, beste behin, irabazi gehien izan dituen BBVA Taldearen filiala, 1.285 milioi euro, hain zuzen ere.

Espainiako Estatuan, finantza erakundeak 541 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 9,5 gutxiago. Kredituak eta deposituak % 1,2 eta % 3,1 jaitsi dira, hurrenez hurren, 169.215 milioi euroraino eta 213.311 milioi euroraino.

Turkian 277 miliioi euro irabazi ditu. Iaz epe berean 76 milioi euroko galerak izan zituen.

Hego Amerikari dagokionez, 184 milioi euro irabazi ditu, % 14,8 gehiago.

Gainerako negozioen arloak, berriz, 92 milioi irabazi zituen, % 12,4 gutxiago.

Bezeroei emandako maileguak % 8 hazi dira, 373.481 milioi euroraino. Aurtengo lehen hiru hilabeteetan, % 3,3ko berankortasun-tasa izan du maileguetan, iaz baino zazpi hamarren txikiagoa. Halaber, bezeroen gordailuak 395.880 milioi eurokoak izan dira, % 9,6 handiagoak.

Marjina garbia 3.942 milioi eurokoa izan da, % 38,6 handiagoa, nahiz eta inflazioak eraginda esplotazio gastuak ere % 25,7 hazi diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak