Ekonomia -

Zerga berriak

1.455 milioi bildu ditu Espainiako Ogasunak energia enpresei eta bankuei ezarritako zergaren lehen ordainketan

Monterok zehaztu du 817,4 milioi euro bildu dituztela energia enpresetatik eta 637,1 milioi bankuetatik. Astelehenean bukatu zen lehen ordainketa egiteko epea.

Espainiako Ogasun ministro Maria Jesus Montero. Argazkia: EFE
Espainiako Ogasun ministro Maria Jesus Montero
Espainiako Ogasun ministro Maria Jesus Montero. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energia enpresa handiek eta bankuek 1.454,5 milioi euro ordaindu dituzte lehen ordainketan, sektore horiei ezarritako behin-behineko zergen bidez, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak aurreratu duenez.

Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian, Monterok zehaztu du 817,4 milioi euro bildu dituztela energia enpresetatik eta 637,1 milioi bankuetatik. Astelehenean bukatu zen lehen ordainketa egiteko epea. Horrek esan nahi du urteko diru bilketa 2.900 milioi eurotik gorakoa izango dela, Gobernuak aurreikusitakoa betez.

Monteroren iritziz, zenbatekoa "nahiko onargarria da" etekin izugarriak —20.500 milioi banku handiek eta 12.000 energia konpainiek— izan dituzten sektore horientzat. Horregatik uste du "neurrikoa" izan dela.

Bankuentzako eta enpresa energetikoentzako aparteko zergek eta aldi baterako zergek, urte hasieratik indarrean, Espainian arautu gabeko jardueren bitartekaritza marjina eta diru sarrerak zergapetzen dituzte, hurrenez hurren. Zenbateko horren erdia otsailaren lehenengo hogei egunetan ordaintzen da, kontu batera.

Parlamentuko izapideetan egindako aldaketen ondoren , figura berri horien diru bilketaren urteroko aurreikuspena 1.700 milioi eurokoa da energia enpresen kasuan eta 1.300 milioi eurokoa bankuen kasuan. Itxura guztien arabera, aurreratutako lehen ordainketaren emaitzak ikusita, kopuru horretara helduko da diru bilketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Kutxabank BBVA berriak Espainia Laboral Kutxa albisteak Banco Santander bideoak Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Gastu publikoa Espainiako Gobernua albisteak