Ekonomia -

LAGUNTZAK

Jaurlaritzak bere gain hartuko du garraio publikoari zuzendutako dirulaguntzaren % 10

Espainiako Gobernuak, bestalde, % 30eko zuzeneko dirulaguntza emango die garraioaren prezioa % 50 merkatzeko konpromisoa hartzen duten erkidegoei.

Bilboko tranbia. Argazkia: Irekia, Mikel Arrazola
Bilboko tranbia. Argazkia: Irekia, Mikel Arrazola
Bilboko tranbia. Argazkia: Irekia, Mikel Arrazola

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du garraio publikoa diruz laguntzeko udalei eta aldundiei dagokien gastuaren erdia, irailetik gaur arte egin duen bezala.

Asteazken honetan eman du neurri horren luzapenaren berri Iñaki Artola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak, goizean Euskadiko Garraio Agintaritzarekin izandako bileraren ondotik.

Bestalde, Espainiako Gobernuak % 30eko zuzeneko dirulaguntza emango die garraioaren prezioa % 50 merkatzeko konpromisoa hartzen duten erkidegoei, atzo aurreratutakoaren arabera.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri zuen, guztira 380 milioi euro gordeko dituztela garraio publikoa diruz laguntzeko.

Esan bezala, garraio publikoaren tokian tokiko dirulaguntzen % 10 ordainduko du Jaurlaritzak. Horrek 12 milioi euroko gastua ekarriko dio urteko lehen seihilekoan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Metro Bilbao albisteak Ekonomia 2024 Bizkaibus albisteak Eguneko albisteak Albisteak Lurraldebus azken ordukoa Trenak Gipuzkoan Gasteizko tranbia albisteak gaur Bilboko tranbia albisteak gaur Garraio komuna gaur Dirulaguntzak gaur