Ekonomia -

Ulma

Ulmak esku-sartzeak leporatu dizkio Mondragon Korporazioari, eta "baieztapen manipulatuei" erantzungo die

Bazkideei zuzendutako mezu batean, Taldeko Zuzendaritzak salatu du “komunikazio kanpaina oldarkorra” ari direla gauzatzen Ulmaren aurka: "Ez dugu onartuko" erabakitzeko euren ahalmenaren kontra horrela erasotzea.

Ulmako egoitza, kanpoaldetik. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Ulmako egoitza, kanpoaldetik. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Ulmako egoitza, kanpoaldetik. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ulmako Zuzendaritzak "aurrekaririk gabeko "esku sartzea" leporatu dio Mondragon Korporazioari; izan ere, azken horrek komunikazioa bidali die atxikitako kooperatiba guztiei, eta komunikazio hori, Ulmaren esanetan, "bazkide guztien borondatea baldintzatzera bideratutako komunikazio-kanpaina oldarkor" baten testuinguruan kokatuta dago. "Ez dugu onartuko" erabakitzeko euren ahalmenaren kontra horrela erasotzea, esan du Ulmako Zuzendaritzak, eta aurreratu egin du Korporazioaren "baieztapen manipulatuei" erantzuna emango diela.

Ulmaren esanetan, "Mondragon Korporazioak Euskadiko mugimendu kooperatiboaren atxikimendu askearen eta kudeaketa autonomiaren aurka aurrekaririk gabeko esku sartzea dakarren komunikazioa igorri die atxikitako kooperatiba guztiei". Zuzendaritzaren arabera, "Ulmako kooperatiben batzar deialdirik argitaratu aurretik ere, bazkide guztien borondatea baldintzatzera bideratutako komunikazio-kanpaina oldarkor baten xede izaten ari gara".

"Ez dugu euskal kooperatibismoari soilik kalte egin diezaiokeen giro kaltegarrian lagundu nahi", gehitu dute, "baina ez dugu onartuko inork hain modu oldarkorrean erasotzea gure erabakitzeko ahalmenari".

Hortaz, Ulmako Zuzendaritzak, "gure erantzukizuna eta behar bezalako gardentasuna betez", Mondragoneko gobernu organoek bidalitako informazioa partekatu du bazkideekin. "Era berean, informazio osoa izan dezazuen, eta ez laburpen interesatuak", Ulmaren eta Oronaren proposamena ere partekatu du, "kongresuan aurkeztea eragotzi zena, bai eta azkenean kongresura eraman zen ponentzia".

Gainera, Ulmako Zuzendaritzak aurreratu du "datozen egunetan" erantzungo diela Mondragoneko organoen iritzietan jasotako "baieztapen manipulatuei".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mondragon korporazioa argazkiak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Oñati albisteak Gaurko azken ordukoa Euskal enpresak azken ordukoa Debagoiena gaur