Ekonomia -
Europako Banku Zentrala
EBZk mugarik gabeko likidezia bermatuko du 2013 arte
Bestalde, erakundeak 2012ko hazkunde aurreikuspenari eutsi dio eta 2013koa jaitsi du. Bestalde, interes-tasak % 1ean uztea erabaki du.
Erredakzioa
Mario Draghi Europako Banku Zentralaren (EBZ) presidenteak esan du moneta erakundeak 2013ko urtarrilaren 15a arte bermatuko duela mugarik gabeko likidezia.
Draghik esan du EBZk astero egingo dituela enkanteak interes finkoan eta esleipen osoko prozedurarekin 2013ko urtarrilaren 15a arte; hau da, banketxeei behar duten diru guztia emango die finantziazio nagusien operazioetan.
Bestalde, Draghik azaldu duenez, EBZren gobernu kontseiluak Euroguneko interes-tasak %1ean uztea erabaki du.
Gainera, 2012ko hazkunde aurreikuspenari eutsi dio (% -0,1) eta 2013koa jaitsi du (%1).
Mario Draghi Europako Banku Zentralaren (EBZ) presidenteak esan du moneta erakundeak 2013ko urtarrilaren 15a arte bermatuko duela mugarik gabeko likidezia.Draghik esan du EBZk astero egingo dituela enkanteak interes finkoan eta esleipen osoko prozedurarekin 2013ko urtarrilaren 15a arte; hau da, banketxeei behar duten diru guztia emango die finantziazio nagusien operazioetan.Bestalde, Draghik azaldu duenez, EBZren gobernu kontseiluak Euroguneko interes-tasak %1ean uztea erabaki du.Gainera, 2012ko hazkunde aurreikuspenari eutsi dio (% -0,1) eta 2013koa jaitsi du (%1).