Ekonomia -

Energia

Asteartetik aurrera gas gehiago garraiatu ahal izango du Irungo lotura-hodiak

Frantziako eta Espainiako estatuen arteko fluxua % 18 haziko da guztira, Larrauko hodia ere kontuan hartuz gero.

Teresa Ribera, Irungo instalazioetan. Argazkia: Efe
Teresa Ribera, Irungo instalazioetan. Argazkia: Efe
Teresa Ribera, Irungo instalazioetan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziaren eta Iberiar penintsularen arteko Irungo gas lotura martxan egongo da asteartetik aurrera, eta Europa iparraldearen eta hegoaldearen arteko fluxua handituko da,  hornidura merkatuaren arabera egokitzeko.

Enagas enpresa espainiarraren eta Terega frantziarraren azpiegiturak egokituta daude jada, eta 2.000 milioi metro kubikokotik 3.500 milioira igoko da Irungo gas hodiaren gaitasuna.

Horrekin batera Larrauko hodia kontuan hartuz gero, fluxu gaitasunaren hazkundea % 18koa izango da, urteko 8.500 milioi metro kubikora arte.

Hain zuzen ere, Irungo hodiaren gaitasuna handitzea izan da Espainiako Gobernuak, Europako gainerako estatuekiko elkartasunez, hartu duen neurrietako bat energia krisiari aurre egiteko.

Etorkizunari begira, Iberiar Penintsularen eta Europako gainerako estatuen arteko loturak handitzea aurreikusten dute, tartean Espainiak, Portugalek eta Frantziak MidCat pasabidea Bartzelona eta Marsella lotuko dituen BarMar hidrogeno pasabidearekin ordezkatuko duelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Irun Albisteak Portugal Gas naturala