Ekonomia -

Diputatuen Kongresuak

Kongresuak tramitera onartu du bankuei eta energia konpainiei zerga berriak ezartzea

EAJk eta EH Bilduk tramitazioa babestu dute, baina EAEn eta Nafarroan aplikatzeko akordio bat eskatu dute. Are gehiago, bestela, jeltzaleek bide legaletik zerga atzera botatzeko aukeraz ohartarazi dute. EH Bilduk deitoratu duenez, zergek sektore horietan diru "oso gutxi" biltzea bilatzen dute.

Diputatuen Kongresua. Irudia: EITB Media
Diputatuen Kongresua. Irudia: EITB Media
Diputatuen Kongresua. Irudia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk eta Unidas Podemosek energia konpainiei eta bankuei zerga berriak ezartzea planteatu dute, eta Diputatuen Kongresuko gehiengoak ekimena tramitera onartzea babestu du, nahiz eta PP, Vox eta Ciudadanos aurka agertu.

Espainiako Gobernua osatzen duten indar politikoez gain, ERCk, EAJk eta EH Bilduk tramitazioaren aldeko botoa eman dute, baita Coalicion Canariak, BNGk eta CUPek ere.

"Ezohiko garaiek ezohiko esfortzuak behar dituzte", justifikatu du Patricia Blanquer PSOEko bozeramaileak. "Inflazioak ere irabazleak eta galtzaileak sortzen ditu", eta "orain esfortzu bat eskatzea bidezkoa da", erantsi duenez.

Pablo Echenique Unidas Podemoseko bozeramaileak ziurtatu duenez, zerga berriek ez dute bi sektoreetako jasangarritasuna arriskuan jarriko. "Laguntza" eskatu die bi sektoreei.

EAJk eta EH Bilduk tramitazioa babestu dute, baina Euskadin eta Nafarroan aplikatzeko akordio bat eskatu dute. Are gehiago, bestela, jeltzaleek bide legaletik zerga atzera botatzeko aukeraz ohartarazi dute. "Foru erregimenekin adostasuna dago, edo eskura ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu", esan du Idoia Sagastizabalek.

EAJk energia konpainiei eta bankuei zuzendutako zerga tramitatzea ahalbidetuko du, baina aldaketak eskatu ditu

0:37

Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramailearen ahotan, zergak "ez dira nahikoak", sektore horietan diru "oso gutxi" biltzea bilatzen dutelako.

Azaldu duenez, energia konpainien kasuan, bi urtetan 2.000 milioi biltzea espero dute, sei hilabeteetan 11.000 milioiko mozkina izan dutenean; eta 1.500 milioi bankuen kasuan, 2021ean 20.000 milioi etekina gainditu zutenean. "Eta 60.000 milioiko erreskatea ez da ahaztu behar", gaineratu du.

Mertxe Aizpurua: ''Tramitazioari baiezkoa emango diogu, baina konpetentzien kontua konpondu behar da''

0:44

Mario Garces PPko diputatua zerga berrien kontra azaldu da. Garcesen esanetan, proposamena "munstro juridiko" bat da. PSOEk eta Unidas Podemosek ondare prestazio gisa aurkeztu nahi izatea "iruzurtzat" jo du Alderdi Popularreko ordezkariak: "hori zerga bat da". Azkenik, sektoreen aurkako "jazarpen subjektiboa" eta "kolektibizazioa", salatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Iberdrola BBVA Banco Santander Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea