Ekonomia -

Bankua

Kutxabankek 163,2 milioiko etekina lortu du urteko lehen seihilekoan, 2021ean baino % 30 gehiago

Bankuak ohar batean azpimarratu duenez, Ukrainako gerrak eta "makroekonomiaren okertzeak zeharo baldintzatutako" testuinguru batean erdietsi dute emaitza.

Kutxabanken egoitza soziala, Bilbon. Argazkia: EFE
Kutxabanken egoitza soziala, Bilbon. Argazkia: EFE
Kutxabanken egoitza soziala, Bilbon. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek 163,2 milioi euroko etekin garbia lortu du 2022ko lehen seihilekoan, 2021ean baino % 30 gehiago, bankuak berak agiri baten bidez jakitera eman duenez.

Bankuak azpimarratu duenez, Ukrainako gerrak eta "makroekonomiaren okertzeak zeharo baldintzatutako" testuinguru batean erdietsi dute emaitza. Inguruabarrek hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak "zuzentzera" behartu dutela gogorarazi du Kutxabankek, "energia horniduraren inguruko zalantzak tarteko".

"Inflazioak marka historikoak hautsi ditu, eta neurri publikoek ez dute nahi bezalako eraginik izan", gaineratu du finantza entitateak. Ondorioz, "finantza merkatuetan ezegonkortasun handia da", onartu duenez.

"Neurri publikoek ez dute nahi bezalako eraginik izan"

Hala ere, inbertsio funtsen merkatuan harpidetza gehien dituen hirugarren taldea da Kutxabank, liderra ekainean, nahiz eta testuinguru ezegonkorra izan, nabarmendu duenez.

Gainera, kreditu inbertsioak ia % 5 gora egin du, enpresen esparruko negozioak bilakaera azpimarragarria izan ondoren. Horrela, produktu guztietan gorakada izan da, bankuak oharrean jakinarazi duenez.

Bestalde, aseguruen jarduerak gora egin du, eta 89,7 milioi euroko ekarpena egin du ekainera arte.

Bankuaren "zuhurtzia" irizpideekin ados, kreditu eta higiezinen egoerak okerrera egiten baldin badu, Kutxabankek 113,2 milioi euro gorde ditu.

Azkenik, berankortasun tasari dagokionez, hobera egiten jarraitu du, eta % 1,38an kokatu da, sektoreko baxuena, Kutxabanken arabera. Horrela, aktibo zalantzagarrien kopurua 711 milioi euroan kokatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak