Ekonomia -

ENERGIA

Repsolek 2.539 milioi euro lortu, eta bere irabaziak bikoiztu ditu

Aurreko urtean 1.235 milioi euro irabazi zituen. Konpainiak 5.031 milioi eurora murriztu du bere zor garbia.

Repsol EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Repsol EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Repsol EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Repsolek 2.539 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2022ko lehenengo seihilekoan, eta bikoiztu egin ditu aurreko urteko epe bereko 1.235 milioi euroko irabaziak.

Ekainera arte Repsolen emaitza garbi doitua, negozioen martxa neurtzen duena, 3.177 milioi eurokoa izan da. Nazioarteko negozioak % 56 inguruko ekarpena egin du. Horren erakusle nagusia esplorazio eta ekoizpen eremua izan da, jarduera osoa Espainiatik kanpo egiten dena.

Repsolen irabaziak aurreko urteko lehen sei hilabeteetan baino ia hiru aldiz handiagoak izan dira aurten. Emaitza onak hidrokarburoen eta horien deribatuen prezioen igoeraren ondorio dira, batez ere, Ukrainako gerrak sortutako tentsioek baldintzatuta.

Lortutako onurei esker, konpainiak 5.031 milioi eurora murriztu du bere zor garbia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Repsol argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Gasaren prezioa