Ekonomia -

Mozkinak

Eroskik 105 milioi euro irabazi zituen 2021ean, azken 14 urteetako daturik onena

Era berean, Eroski S.Coop kooperatiba nagusiak ia 59 milioiko etekina lortu zuen iaz, 2020. urtea 442 milioiko galerekin itxi ondoren.

Eroskik 2021ean mozkinak lortu ditu, 2020an galerak izan ondoren. Argazkia: Wikipedia Commons
Eroskik 2021ean mozkinak lortu ditu, 2020an galerak izan ondoren. Argazkia: Wikipedia Commons
Eroskik 2021ean mozkinak lortu ditu, 2020an galerak izan ondoren. Argazkia: Wikipedia Commons

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski taldeak 2021 ekitaldia 104,6 milioi euroko irabaziekin itxi zuen, 2022ko urtarrilaren 31n. 2020an, ostera, 77,6 milioiko galerak izan zituen. Gainera, 2007tik emaitzarik onena da iazkoa.

Bestalde, Eroski S.Coop kooperatiba nagusiak ia 59 milioiko etekina lortu zuen iaz, 2020. urtea 442 milioiko galerekin itxi ondoren.

Ohar batean, Eroskik 2021 ekitaldiko emaitzen berri eman du. Urte "oso positiboa" izan dela azpimarratu du, taldeak 2020. urtea 77,6 milioiko galerekin itxi ondoren; nahiz eta azken 12 urteetako emaitza operatiborik onena erdietsi (253 milioi euro). 2021ean, 185,5 milioi euro izan dira.

Salmenta gordinek 5.116 milioi euroak gainditu dituzte, % 4,8 gutxiago 2020 "bikainarekin" alderatuta; itxialdiak etxebizitzen kontsumoa areagotu baitzuen 2020an.

Eroskik 1.646 saltoki ditu: supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash & carry delakoak, baita gasolindegiak, optikak, bidaia-bulegoak, kirol ekipamenduko dendak eta online supermerkatua ere.

Era berean, taldeak 6 milioi bezero bazkide baino gehiago ditu, eta 33.000 kooperatibista, langile eta frankizia baino gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Supermerkatuak gaur