Ekonomia -

Energia

Argindarraren prezioak % 17 egin du behera, Errusiak Ukrainan erasoaldia hasi zuenetik merkeena

Iragan ostegunean (megawatt orduko 369,75 euro) baino % 41 merkeagoa izango da bihar, eta megawatt orduko 300 euroko langaren azpitik zazpi egun jarraian egingo ditu.

Argindarraren prezioak % 17,6 egingo du behera ostegun honetan. Argazkia: EFE
Argindarraren prezioak % 17,6 egingo du behera ostegun honetan. Argazkia: EFE
Argindarraren prezioak % 17,6 egingo du behera ostegun honetan. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Handizkako merkatuan argindarraren prezioak % 17,6 egingo du behera ostegun honetan, eta megawatt orduko 217,13 euroan kokatuko da, Errusiak Ukrainan erasoaldia abiatu zuenetik merkeena.

Iberiar Merkatuko Argindar Operadoreak jakitera eman duenez, iragan ostegunean (megawatt orduko 369,75 euro) baino % 41 merkeagoa izango da bihar, eta megawatt orduko 300 euroko langaren azpitik zazpi egun jarraian egingo ditu.

Ordu tarte garestienean ere, 20:00etatik 21:00etara, argindarrak ez du langa hori gaindituko, megawatt orduko 295,92 euro ordainduko baitira. Ordu tarte merkeena, ostera, 03:00etatik 04:00etara izango da, orduan megawatt orduko 184,49 euroko prezioa izango baitu.

INTERESEKOA: Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak

Hala ere, iazko salneurriarekin alderatuta (megawatt orduko 32,77 euro), argindarra sei aldiz garestiagoa izango da.

Hilabete honetan batez beste megawatt orduko 325,37 euro ordaindu ditu kontsumitzaileak, 2021eko abenduan baino % 40 inguru gehiago, orain arteko hilabeterik garestiena, hain zuzen ere.

Azken astean prezioek behera egin dute, gatazka aurreko salneurritik gertu kokatzeko; martxoaren 8an ezarri zuen markaren oso azpitik (megawatt orduko 544,98 euro).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Energia berriztagarriak Energia kontsumoa