Ekonomia -

Doitzea aurrekontuetan

Argindarra jada % 7 garestiagoa da

Sistema elektrikoaren gastuetan 1.700 milioi euroko aurrezpena lortu nahi du Gobernuak.

Argindarraren faktura % 7 garestiagoa da gaurtik aurrera

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera familiek % 7 gehiago ordaindu beharko dute argindarrarengatik, % 5 gehiago gas naturalarengatik eta ia % 3 gehiago butano-botilengatik. Hau guztia erregaiak inoizko prezio maximora iritsi direnean.

Sistema elektrikoaren gastuetan 1.700 milioi euroko aurrezpena lortu nahi duen Errege-dekretua argitaratu du larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak. Ondorioz, sistema elektrikoak duen 24.000 milioi euroko zorra arintzeko asmoz, argindarra % 7 garestitu da gaurtik aurrera.

Gainera, gasa ere % 5 garestitzea erabaki du Gobernuak. Ondorioz, erabiltzaile batek, batez beste, 22,9 euro gehiago ordaindu behar izango du urtero.

Butano-botila ere % 2,96 garestitu da (45 zentimo) eta gaurtik aurrera, 15,54 eurotan dago. Espainian ia 10 milioi lagunek erabiltzen dute butano-botila. Aurten egiten den 12,5 kiloko botilaren lehen igoera da, urtarrilean prezioa berrikusi zutenean bere horretan uztea erabaki baitzuten, urriko kopuru berean, hau da, 15,09 eurotan.

Erregaien prezioek ere gora

Halaber, aspaldiko partez garestitu den beste ondasuna erregaiak dira. Izan ere, 2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea batez beste 6,2 euro garestiagoa da (% 9 gehiago). Gasolioaren kasuan, berriz, prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hots, 1,5 euro gehiago.

2012an zehar prezioak gora egin du zenbaitetan eta hainbat alditan markak hautsi ditu. Azken egunotan, berriz, gasolioa merketu egin da. Joan den urtarriletik gasolinaren prezioa % 8,8 igo da eta gasolioarenak, ordea, % 0,22 egin du gora.

Gaurtik aurrera familiek % 7 gehiago ordaindu beharko dute argindarrarengatik, % 5 gehiago gas naturalarengatik eta ia % 3 gehiago butano-botilengatik. Hau guztia erregaiak inoizko prezio maximora iritsi direnean. Sistema elektrikoaren gastuetan 1.700 milioi euroko aurrezpena lortu nahi duen Errege-dekretua argitaratu du larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak. Ondorioz, sistema elektrikoak duen 24.000 milioi euroko zorra arintzeko asmoz, argindarra % 7 garestitu da gaurtik aurrera. Gainera, gasa ere % 5 garestitzea erabaki du Gobernuak. Ondorioz, erabiltzaile batek, batez beste, 22,9 euro gehiago ordaindu behar izango du urtero.Butano-botila ere % 2,96 garestitu da (45 zentimo) eta gaurtik aurrera, 15,54 eurotan dago. Espainian ia 10 milioi lagunek erabiltzen dute butano-botila. Aurten egiten den 12,5 kiloko botilaren lehen igoera da, urtarrilean prezioa berrikusi zutenean bere horretan uztea erabaki baitzuten, urriko kopuru berean, hau da, 15,09 eurotan.Erregaien prezioek ere goraHalaber, aspaldiko partez garestitu den beste ondasuna erregaiak dira. Izan ere, 2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea batez beste 6,2 euro garestiagoa da (% 9 gehiago). Gasolioaren kasuan, berriz, prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hots, 1,5 euro gehiago.2012an zehar prezioak gora egin du zenbaitetan eta hainbat alditan markak hautsi ditu. Azken egunotan, berriz, gasolioa merketu egin da. Joan den urtarriletik gasolinaren prezioa % 8,8 igo da eta gasolioarenak, ordea, % 0,22 egin du gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Elektrizitatea Gasaren prezioa Gasolinaren prezioa