Ekonomia -

Lan-erreforma

Espainiako Gobernuak gaur onartuko du patronalarekin, UGTrekin eta CCOOrekin hitzartutako lan-erreforma

Lan-erreforma berria urtea amaitu aurretik sartuko da indarrean, Europako Batzordeak ezarritako baldintza betetzeko, eta ondoren eztabaidatuko dute Kongresuan. Alabaina, Pedro Sanchezen Gobernuak ez du babes nahikorik lege-proiektua onartzeko.

Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartuko du patronalarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostu zuen lan-erreforma berria lege-dekretu bidez. Alabaina, Kongresuan ERC, EH Bildu eta EAJ bezalako taldeen babesa beharko du egitasmoa aurrera ateratzeko.

Lege berria abenduaren 29an sartuko da indarrean, Europako Batzordeak ezarritako baldintza betetzeko, lan-erreforma urtea amaitu aurretik onartzeko epe-muga jarri baitzion.  

Hilabeteetako negoziaketaren ondotik, Espainiako Gobernuak, CEOE eta Cepyme patronalek eta UGT eta CCOO sindikatuek enpleguari buruzko legedia aldatzea adostu zuten. Pedro Sanchezen Exekutiboaren arabera, "itun historikoa da".

Edonola ere, PSOEk eta Unidas Podemosek ez dute gehiengo absoluturik Kongresuan eta, ondorioz, ERC eta EH Bildu bezalako alderdien babesa behar dute egitasmoa onartzeko. Bi talde independentistek aurreratu dute ez dutela lege berria onartuko, PPk 2012an egin zuen lan-erreforma indargabetuko ez delako.

EAJk ere adierazi du ez duela aldeko botorik emango, baldin eta hitzarmen autonomikoak lehenetsiko direla ziurtatzen ez bada.

Bestalde, Antonio Garamendi CEOE patronaleko presidenteak azpimarratu du hitzartutakoa ezin dela aldatu eta tramitazio parlamentarioan lan-erreforman aldaketak egiten badira, berriro ez dutela ezer negoziatuko ohartarazi du.

"Nik (Gobernuarekin) akordio bat egiten badut eta gero (Gobernuak) testua aldatzen badu, ez dakit zertarako eseri behar naizen berriro", erantsi du Garamendik RNE irratian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Lan Erreformaren Legea Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak CCOO UGT Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa