Ekonomia -

Greba

Loteria saltzaileak grebara deituta daude gaur, komisioak eguneratzea eskatzeko

Bihar administrazioak itxita edukitzera deitu dituzte, 17 urtez izoztuta baitituzte komisioak. Gabonetako Loteriaren dezimo bakoitzeko % 4 (80 zentimo gordin) baino ez dira saltzailearentzat; gero kenkariak ditu, gainera zenbateko horrek. Arazoa bistaratu eta Gobernuari presio egin nahi diete.

Loteria dezimoak, administrazioa batean. EITBren artxiboko irudia.
Loteria dezimoak, administrazioa batean.
Loteria dezimoak, administrazioa batean. EITBren artxiboko irudia.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, abenduak 22, Espainiako Gabonetako Loteriaren egunean, greba deitu dute Estatu osoko loteria saltzaileek. Ez dituzte euren administrazioak zabalduko, komisioak 17 urtez izoztuta dituztela salatzeko.

Sare sozialen bidez ari dira mobilizatzen, Loteros en lucha (Loteria-saltzaileak borrokan) izeneko mugimenduan, eta haien bidez egin dute grebarako deia. Bihar, administrazioak ez zabaltzeko eskatu dute. Sariak ordaintzea atzeratuta, euren egoera bistaratu nahi dute eta Estatuari presio egin euren eskaerak entzun ditzan.

Komisioak eguneratzea eskatzen dute batez ere. Izan ere, Gabonetako Loteriari dagokionez, saltzen dutenaren % 4ko komisioa eskuratzen du administrazio saltzaileak, dezimo bakoitzeko 80 zentimo. Urtean zehar saltzen dituzten gainontzeko produktuak hortik gora daude. Batez beste, % 6 irabazten dute haietan eta, Gabonetakoaren irabazia ere ehuneko horretara igotzea eskatzen dute.  

Hori bera agindu zieten orain ia bi hamarkada Espainiako loteria erakundetik. Baina agindutakoa ez da bete. Urtetik urtera, eros ahalmena galtzen ari direla salatzen dute.

% 4 horri, gainera, zergak eta bestelako kenkari batzuk aplikatu behar zaizkiela azaldu dute eta beraz "huskeria" dela saltzailearentzat geratzen dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bonolotoa albisteak Lan gatazkak