Ekonomia -

ESTATUKO AURREKONTUAK

Aurrekontuen negoziazioan EAJ eta ERC "lehentasunezko solaskide" izango dituela esan du Espainiako Gobernuak

Negoziazio erronda hastear den honetan, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eskua luzatu die eztabaidatu eta hitz egin nahi duten alderdi politiko guztiei. Hala ere, PPk, Voxek eta Ciudadanosek beren burua negoziazioetatik kanpo utzi dutela nabarmendu du.

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroa, aurrekontu proiektuaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroa, aurrekontu proiektuaren aurkezpenean
Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroa, aurrekontu proiektuaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko negoziazioei begira, Espainiako Gobernuak EAJ eta ERC alderdiak jarri ditu "lehentasunezko solaskide" gisa. Gobernuak eskua luzatu die eztabaidatu eta hitz egin nahi duten alderdi politiko guztiei, baina Moncloatik esan dutenez PPk, Voxek eta Ciudadanosek beren burua negoziazioetatik kanpo utzi dute.

Horrela mintzatu da Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroa Espainiako telebista publikoari eskaini dion elkarrizketan. Ministroen Kontseiluak iragan astean onartu zuen 2022rako Aurrekontu Orokorren proiektua, eta asteazken honetan helduko da Diputatuen Kongresura, eztabaidarako. Aurrekontuak negoziatzeko "bilera-sorta zehatzagoa" hasiko da orduan, horren hitzetan.

Elkarrizketa horietan oro har aurrekontuekin zuzenean loturarik ez duten elementu asko jorratzen badirela onartu arren, ukatu egin du negoziazioen muina direla. Esaterako, ERCk Rodalies aldiriko tren zerbitzuen eskumena Generalitateari eskualdatzea eskatu du.

PPk gogor kritikatu du aurrekontuen proiektua. Kritika horiei erantzunez, Monterok esan du ez dela egia defizita eta zorra handituko direnik, eta datozen urteetarako hazkunde ekonomikoa eta neurri fiskalak iragarri ditu.

Monteroren hitzetan, bestalde, zerga erreforma 2022an edo 2023an ezarriko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Euzko Alderdi Jeltzalea Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Alderdi politikoak albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Aurrekontu Orokorren azken ordukoa Oriol Junqueras albisteak